{"id":22546,"date":"2026-11-23T10:50:53","date_gmt":"2026-11-23T09:50:53","guid":{"rendered":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/?p=22546"},"modified":"2026-11-23T10:57:51","modified_gmt":"2026-11-23T09:57:51","slug":"yazami-mohamed-fouad-eta-amelie-saussezek-irabazi-dute-donostiako-zurich-maratoiaren-47-edizioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/eu\/2026\/11\/23\/yazami-mohamed-fouad-eta-amelie-saussezek-irabazi-dute-donostiako-zurich-maratoiaren-47-edizioa\/","title":{"rendered":"Yazami Mohamed Fouad eta Amelie Saussezek irabazi dute Donostiako Zurich Maratoiaren 47. edizioa"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u25cf Fouadek (2:19:39) eta Saussezek (2:35:29) garaipena lortu dute, azken kilometroetan Denis Kipkoech eta Vivian Jelagat Rop gainditu ostean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u25cf Unai Arroyok gizonezkoen podium absolutua osatu du (2:20:24), eta Gipuzkoako txapeldun izendatu da Nerea Egiarekin batera (2:49:03). Egia emakumezko donostiar onena ere izan da; gizonezkoen artean, berriz, Borja Barragu\u00e9k (2:33:50) jaso du sari hori.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u25cf Guztira, 8.341 korrikalarik zeharkatu dute Boulevardeko helmuga: 5.141ek maratoian eta 3.200ek 10K proban. Z Zurich Foundationen bidez, 8.341 euro bildu dira AEFAT elkartearentzat.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-gallery has-nested-images columns-default is-cropped wp-block-gallery-1 is-layout-flex wp-block-gallery-is-layout-flex\">\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" width=\"682\" height=\"1024\" data-id=\"22543\" src=\"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/PHOTO-2026-11-22-14-37-20-3.webp\" alt=\"\" class=\"wp-image-22543\" srcset=\"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/PHOTO-2026-11-22-14-37-20-3.webp 682w, https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/PHOTO-2026-11-22-14-37-20-3-200x300.webp 200w\" sizes=\"(max-width: 682px) 100vw, 682px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" width=\"758\" height=\"1024\" data-id=\"22542\" src=\"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/PHOTO-2026-11-22-14-37-20-4.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-22542\" srcset=\"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/PHOTO-2026-11-22-14-37-20-4.jpg 758w, https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/PHOTO-2026-11-22-14-37-20-4-222x300.jpg 222w\" sizes=\"(max-width: 758px) 100vw, 758px\" \/><\/figure>\n<\/figure>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Donostiako Zurich Maratoiaren 47. edizioak atletismo herrikoiaren festa handi bihurtu ditu berriro Gipuzkoako hiriburuko kaleak. Haize gogorra izan da nagusi, tarteka ostarteak eta zaparrada arinak izan diren jardunaldi batean. Espainiako bigarren maratoirik zaharrenak egutegiko hitzordu zirraragarrienetako bat dela erakutsi du beste behin.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Las 5 Grandes zirkuituko proba bakarra da eliteko korrikalariei cache-rik ordaintzen ez diena, eta filosofiari leial eutsiz, bi kategorietan amaiera taktikoa eta ikusgarria eskaini du. Azken kilometroetan haizeari aurre egiteko estrategia eta esfortzuaren kudeaketa erabakigarriak izan dira.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Yazami Mohamed Fouaden erremontada bikaina<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Gizonezkoen proban, Denis Kipkoech izan da lasterketako protagonista nagusia ibilbidearen hiru laurden baino gehiagotan. Irteeratik erritmo bizia ezarri du, maratoi erdia 1:07:08an igaroz eta 30. kilometroan minutu eta erdiko abantaila baino handiagoa mantenduz (1:36:34, aurkari nagusiaren 1:38:07aren aldean). Hala ere, nekeak eta haizeak eragina izan dute liderrarengan 30. kilometroko hormatik aurrera.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Atzetik, Yazami Mohamed Fouadek lasterketa bikain neurtu du, gutxiagotik gehiagora eginez. 35. kilometroa burutik 26 segundora igaro ondoren (1:55:04), Fouadek 40. kilometroa baino lehen lortu du aurkaria harrapatzea (2:11:57), eta bakarrik zeharkatu du Boulevardeko helmuga, 2:19:39ko denborarekin. Youness Assehli izan da bigarren (2:20:17), eta Unai Arroyo atleta donostiarrak osatu du podiuma, hirugarren postu bikaina lortuta (2:20:24, 3:19 min\/km-ko erritmoan).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Amelie Saussezek azken hamar kilometroetan erabaki du garaipena<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Emakumezkoen kategorian ere gizonezkoen probako gidoi bera errepikatu da. Vivian Jelagat Rop kenyarrak hartu du lasterketaren burua hasieratik, maratoi erdia 1:16:27an igaroz eta 30. kilometrora arte lidergoari eutsiz (1:49:16). Baina azken zatian agertu da Amelie Saussezen indarra.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Saussezek bigarren postuan egin ditu kilometro gehienak, liderrarengandik oso gertu. 30. kilometroa igaro ostean jo du behin betiko erasoa. 35. kilometroan jada hiru minutu baino gehiagoko aldea zuen (2:08:13), eta Boulevardera hegan iritsi da garaipena eskuratzeko, 2:35:29ko denborarekin (2:35:27ko denbora garbia). Tracy Barlow britainiarrak bigarren postua eta Master 40 kategoriako garaipena lortu ditu (2:36:36), eta Maitane Melero izan da hirugarrena (2:39:11).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Gipuzkoako Txapelketa eta tokiko sariak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Donostiako probak Gipuzkoako Maratoi Txapelketa ere hartu du. Unai Arroyok (2:20:24) eskuratu du gizonezkoen urrezko domina, eta emakumezkoetan Nerea Egia izan da txapelduna, 2:49:03ko denborarekin (4:00 min\/km). Egiak sari bikoitza jaso du, emakumezko donostiar onenaren aitortza ere eskuratu baitu. Gizonezkoen artean, Borja Barragu\u00e9 (Zumeatarra) izan da donostiar onena, 2:33:50eko denborarekin (3:38 min\/km).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Ekain Larrea eta Sara Alonso nagusi 10K proban<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Kirol jardunaldia 8:15ean hasi da, aurreikusitako orduan. Lasterketa azkar batean, gizonezkoen garaipena oso estu erabaki da: Ekain Larreak irabazi du, 30:00ko denborarekin (3:00 min\/km). 13 segundora iritsi da Enaitz Aginagalde (30:13), eta Be\u00f1at Bengoetxeak osatu du podiuma (30:24).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Emakumezkoetan, Sara Alonso donostiarrak garaipen argia lortu du, 33:16ko denborarekin (3:19 min\/km). Frida Michold izan da bigarrena (34:34), eta Mia Steytler hirugarrena (35:59).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Expo Sports, euskal kultura, kaleetako giroa eta 8.341 euro AEFATentzat<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Maratoi giroa ostiral arratsaldetik nabaritu da Donostian, Kursaal Kongresu Jauregian Expo Sports azoka ireki zenetik. Larunbatean ere zabalik egon zen azokak milaka korrikalari eta bisitari hartu zituen, dortsala eta Kiprunen kamiseta ofiziala jasotzeko eta marka espezializatuen standak ezagutzeko. Gainera, larunbat goizean Gosaria Run aurreko aktibazio saioa berreskuratu zen, eta 150 lagun bildu zituen.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Igandean, maratoiko irteera baino minutu batzuk lehenago, goizeko 9:00ak baino lehen, goizeko unerik hunkigarrienetako bat bizi izan da. Pasaiako erraldoien konpartsak eta Joaldunek korrikalariak eta haien laguntzaileak harritu dituzte. Ondoren, Sagarra Jo interpretatu dute Aittitte Ttakun txalapartak, Mikel Ibarguren albokalariak, Patri Arozena pandero-jotzaileak eta Endika Osa eta Maren G\u00e1lvez dantzariek.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Donostiako auzoetan, ikusleek haizeari aurre egin diote korrikalariei babesa emateko. Giroa are gehiago piztu dute RocKalean txarangak, Easo Abesbatzako Sinfoniettarekin, DJ Bengoak eta Valent\u00ed Sanju\u00e1nek, 30. kilometroko horma gogorrean korrikalariei indarra emanez.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Parte-hartzeari dagokionez, maratoian irteera hartu zuten 6.829 korrikalarietatik 5.141ek zeharkatu dute helmuga; 10K proban, berriz, 4.048 parte-hartzaileetatik 3.200ek amaitu dute lasterketa. Z Zurich Foundationen konpromiso solidarioari esker, probak amaitzen dituen korrikalari bakoitzeko euro bat ematen baitu, Donostiako Zurich Maratoiaren 47. edizioak 8.341 euro bildu ditu AEFATentzat. Horrela eman zaio amaiera edizio ahaztezin bati.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Donostiako Zurich Maratoiaren 47. edizioko sailkapen nagusiak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Maratoia \u2013 Gizonezkoak:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ol start=\"1\" class=\"wp-block-list\">\n<li>Yazami Mohamed Fouad (AHMA) \u2013 02:19:39<\/li>\n\n\n\n<li>Youness Assehli (Club Atletismo Santurtzi) \u2013 02:20:17<\/li>\n\n\n\n<li>Unai Arroyo Cabeza (Super Amara BAT) \u2013 02:20:24<\/li>\n<\/ol>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Maratoia \u2013 Emakumezkoak:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ol start=\"1\" class=\"wp-block-list\">\n<li>Amelie Saussez (ACLO) \u2013 02:35:29<\/li>\n\n\n\n<li>Tracy Barlow (Thames Valley Harriers) \u2013 02:36:36<\/li>\n\n\n\n<li>Maitane Melero Lacasia (Beste Iru\u00f1a A4xkm) \u2013 02:39:11<\/li>\n<\/ol>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>10K \u2013 Gizonezkoak:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ol start=\"1\" class=\"wp-block-list\">\n<li>Ekain Larrea Aranguren (Real Sociedad) \u2013 00:30:00<\/li>\n\n\n\n<li>Enaitz Aginagalde Urrestarazu (Atl\u00e9tico San Sebasti\u00e1n) \u2013 00:30:13<\/li>\n\n\n\n<li>Be\u00f1at Bengoetxea (Deportes Apalategui) \u2013 00:30:24<\/li>\n<\/ol>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>10K \u2013 Emakumezkoak:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ol start=\"1\" class=\"wp-block-list\">\n<li>Sara Alonso Mart\u00ednez (Asics Running) \u2013 00:33:16<\/li>\n\n\n\n<li>Frida Michold (Runacademy IF) \u2013 00:34:34<\/li>\n\n\n\n<li>Mia Steytler (RSA TymeBank) \u2013 00:35:59<\/li>\n<\/ol>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u25cf Fouadek (2:19:39) eta Saussezek (2:35:29) garaipena lortu dute, azken kilometroetan Denis Kipkoech eta Vivian Jelagat Rop gainditu ostean. \u25cf Unai Arroyok gizonezkoen podium absolutua osatu du (2:20:24), eta Gipuzkoako txapeldun izendatu da Nerea Egiarekin batera (2:49:03). Egia emakumezko donostiar onena ere izan da; gizonezkoen artean, berriz, Borja Barragu\u00e9k (2:33:50) jaso du sari hori. \u25cf [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":8,"featured_media":22541,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[17],"tags":[],"class_list":["post-22546","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22546","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/8"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22546"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22546\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":22550,"href":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22546\/revisions\/22550"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22541"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22546"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22546"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/zurichmaratonsansebastian.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22546"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}