Bisitariarentzako gunea

Expo sports

Bisitariarentzako gunea

Korrikalarien eta marken arteko topagunea

2026eko Korrikalariaren Feria topalekurik onena izango da Donostiako Zurich Maratoiko partaideen eta edozein running zaleren artean

Bi egunetan zehar, sektoreko marka liderren azken berrikuntzak ezagutu ahal izango dituzu. Korrikalariaren Feriarako sarrera doakoa da eta, horrenbestez, senideak, lagunak edo entrenamenduko kideak gonbida ditzakezu, ez baitute proban izena eman beharrik.

Gainera, Donostiako Zurich Maratoian izen emandako guztiek feriara joan beharko dute, dortsala, elastikoa eta korrikalariaren poltsa jasotzera. Zain gaituzu!

Standak

Ferian sektoreko markak izango dira, eta zure eskura jarriko dituzte beren ezagutzak, kirol arloko aholkularitzarik onena eskaintzearekin batera.