24 Azaroa 2024

EU | ES | EN | FR

Gizarte inklusioa

Donostiak beti bere aurpegi irekia erakutsi dio munduari, aurpegi inklusibo eta tolerantea baita aniztasun sozial eta etnikoarekiko, arraza edo kulturekiko. Donostiako Zurich Maratoian goitik behera egiten dugu bat balio horiekin eta, horregatik, gure asmoa denontzako proba bat sortzea da, hau da, pertsona guztiak, duten adina dutela, ongietorriak izango diren proba bat sortzea.

Ildo beretik, lasterketak gizonezkoen eta emakumezkoen arteko genero berdintasunarekiko konpromisoa erakusten du, kirola jende guzti-guztiari zabaltzeko borondatea. Probaren ikuspegi inklusiboak ezin du alde batean utzi atletismoaren festa handi honetan desgaitasuna duten pertsonek parte hartzea.

Horretarako, Donostiako Zurich Maratoiak gurpil-aulkiko, ikusmen-urritasuneko eta adimen-desgaitasuneko parte-hartzaileak eta/edo boluntarioak ditu. Eta, horretaz gain, ziurtatu egiten du probarako diseinatutako gune guztiak, korrikalariaren feria kasu, irisgarriak izatea. 

Era berean, AEFAT taldearen barruan, gurpil-aulki bulkadan dabiltzan pertsonek ere parte hartzea aurreikusten da. Euren parte-hartzearen ondorioz, kirolaren festa handi honen protagonistak ere badira, eta horrela gozatzen dute, euren senide eta lagunekin batera.

Oraindik ez duzu izena eman?

Aldaketa globalak norberak egindako pausoarekin hasten dira: heldu erronkari.

Main Sponsor

Institutional partner

Main Partner

Official Supplier

Charity Partner

Media Partner