EkoMaratoia
Donostiako Zurich Maratoiaren lehentasunezko helburuetako bat probak ingurumenean eragingo duen inpaktua ahalik eta txikiena izatea da. Kirol festa handia hiriarekiko, bertakoekiko eta ingurumenarekiko errespetuzko ekitaldia ere izateko, horixe baita gure asmo nagusia, neurri zehatzak aplikatuko ditugu, Donostiako Zurich Maratoia proba jasangarria izan dadin.
Elastiko jasangarriak
Partaideen elastikoak jasangarriak izango dira.
Ontzi erabiliak birziklatzea
Probako anoa puntuetan urarekin eta edari isotonikoarekin erabilitako botila guztiak bereizi egingo dira, korrikalariak igaro ondoren birziklatzearren.
Birziklatze edukiontziak
Donostiako Zurich Maratoiaren ibilbidean zehar birziklatze eta gaikako bilketa beharrei erantzutearren, garbiketa-dispositiboa edukiontzi handiz osatuko da, kartoia, plastikoa, produktu organikoak, errefusa eta kartoizko paperontziak birziklatzeko.
Gogoan izan: horian plastikoa, urdinean papera eta berdean beira
Den-dena birzikla daiteke, eta ia-ia bazter guztietan aurkituko dituzu birziklatzeko edukiontziak. Gainera, zure hiriko puntu berdeetan mota guztietako materialak birziklatu ahal izango dituzu.
Auto elektrikoak
Beste elementu garrantzitsu bat izango da probari laguntzeko auto elektrikoen erabilera.
Arropa berrerabiltzea
Abiapuntuan kartoizko kutxak jarriko dira, parte-hartzaileek erabiltzen ez duten arropa uzteko. Geroago, material hori ongintzara bideratuko da.
Karbono-aztarnaren kalkulua eta horren gaineko konpromisoa
Arreta berezia jarriko dugu karbono-aztarnaren kalkuluan eta konpromisoan, berotegi-efektuko gasen emisioen ondorioz sortzen dena, parte-hartzaileen eta antolakuntzaren joan-etorrietatik eratorria. Elementu hauek minimizatu daitezke energia berriztagarrien proiektu ziurtatuak edo baso-kontserbazioko proiektuak babestuz, konpromiso sozialarekin.
Garraio publikoaren erabilera bultzatzea
Donostia garraio publikoko sare zabaleko hiria da eta, beraz, garraio publikoaren bitartez nahi duzun toki guztietara iritsiko ahal izango zara.