Dortsalak jasotzea
- Lekua: Kursaal Kongresu Jauregian
- Helbidea: Zurriola Hiribidea, 1, 20002 Donostia, Gipuzkoa
- Doako sarrera
- Noiz
- 2026-eko Azaroak 20, Ostirala
- 2026-eko Azaroak 21, Larunbata
- Ordutegia
- 16:00etatik 20:00ak arte
- 10:00etatik 20:00ak arte
Expo Sports gune nagusia izango da Donostiako Zurich Maratoiaren aurreko egunetan. Han jasoko dituzu dortsal-txipa, korrikalariaren poltsa eta opariko elastikoa. Gainera, kirol marken standak aurkituko dituzu, azken berrikuntzak direla bertan, eta materiala erosi ahal izango duzu
Zer behar da dortsala jaso ahal izateko?
- NAN edo pasaportea
- Mezu elektronikoa, zure dortsal zenbakia adierazten duena
Bat ez baduzu, webgunetik deskarga daiteke, behin esleituak izan direnean
Beste pertsona batek jaso dezake zure ordez, honako hauek aurkeztuz:
- NANaren/Passaportearen fotokopia.
- Dortsal zenbakia duen e-maila.
Dortsala jasotzeko azken ordua: azaroaren 21eko larunbatean, 20:00etan.
Zer egin behar dut domina grabatzeko zerbitzua kontratatu baldin badut?
Ez duzu ezer egin behar, zure dortsalean domina txiki baten ikurra agertzen dela ikusiko duzu, zerbitzua behar bezala kontratatu duzula esan nahi du.
Kontratatu ez baduzu, Expo Sports-ean egin ahal izango duzu, dortsalak jasotzeko ordutegian.
Zure enpresak Expo Sports-en espazio bat izateko interesa badu, eman izena honako helbide honetara deituz: exposports@rpmsports.es