Maiz egiten diren galderak

Dortsalak ostiral arratsaldean eta larunbatean, lasterketa baino lehen, banatuko dira Kursaal Elkargunea aretoan. Ez da dortsalik emango lasterketaren egunean bertan. Informazio guztia webgunean eskuragarri dago.

Bai, lasai egon. Zure dortsala jasotzen duen pertsonak honako hauek ekarri beharko ditu: izen-ematearen agiria, dortsal zenbakiarekin jasoko duzun e-maila eta zure identifikazio-agiri ofizialaren fotokopia (NAN, AIZ edo pasaportea)..

Ez da posible; jasotzeko azken eguna larunbateko 20:00ak izango dira.

Lasterketaren aurreko egunetan zure dortsal zenbakia duen e-mail bat jasoko duzu. Aurkitzen ez baduzu, zure izen-ematera sartu eta ondoko ESTEKAN egiaztatu ahal izango duzu.

Bai, dortsalarekin batera emango zaizu.

Ez dago arazorik; zure irteera-kaxoia aldatu dezakezu, zure izen-ematera sartuta eta atal hori editatuz ondoko ESTEKAN

Bai, erritmo-markatzaile talde bat antolatuko dugu zure helburua lortzen laguntzeko. Liebreek 8 erritmo desberdinetan egingo dute ibilbidea: 2:45h, 3:00h, 3:15h, 3:30h, 3:45h, 4:00h, 4:30h eta 5h.

Beraien markari dagokion irteera-kaxoietan aurkituko dituzu, eta lasterketa egiteko denborarekin identifikatutako banderak eramango dituzte.

Lasterketan zenbatuko den txipa dortsalean sartuta eramango duzuna izango da. Txip hori horiak ez du baliorik kasu honetan. Utzi etxean.

Ez. Izen-ematea pertsonala da eta ezin da dortsalaren titularra aldatu.

Ez. Segurtasun arrazoiengatik ez da posible. Federazioak ez du baimentzen. Gozatu hiriko giroaz eta lasterketako animazioaz.

Bai, azken hornidura-postua zeharkatu ondoren, Zurich Maratoi Donostiako amaierako domina jasoko duzu, bai maratoian bai 10K distantzian. 10K-rako domina bat bakarrik dago. Domina grabatua eros dezakezu izena ematean edo larunbatean Harrera Gunean, lasterketa-dortsala jasotzean.

Bai, zuk zeuk deskargatu ahal izango duzu finisher diploma zuzenean webgunetik, eskuragarri dagoenean.

Hornidura puntu guztietan ura eta edari isotonikoa aurkituko dituzu, eta batzuetan platanoak eta Finisher gelak ere bai.