Pribatutasun-politika
1. ZEIN DA TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
Indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, interesdunari jakinarazten zaio emandako datuak DONOSTI EVENTOS, S.L.k, IFZ: B20685152, eta RPM RACING, S.L.k, IFZ: B61514360, batera tratatuko dituztela; bi enpresa horiek DONOSTI EVENTOS, S.L.- RPM RACING, S.L.U. ENPRESEN aldi baterako elkartea (UTE) osatzen dute, tratamenduaren erantzuleko gisa (aurrerantzean, «Erantzuleak» edo «UTEa»).
Datuak babesteko harremanetarako informazioa:
• Egoitza soziala: Camino de Portuetxe, 2. zenbakia, 20018, Donostia.
• Helbide elektronikoa: info@zurichmaratonsansebastian.com
• Datuak Babesteko Ordezkariaren helbide elektronikoa: dpo@rpmsports.es
ZEIN HELBURUREKIN TRATATUKO DIRA ZURE DATU PERTSONALAK ETA ZEIN EPETAN?
Erabiltzaileek datu pertsonalak Erantzuleek kudeatutako ekitaldi/jardueretarako izen-emate formularioen bidez ematen dituztenean, eskuragarri dauden formularioen bidez, haien datu pertsonalak honako helburu hauetarako tratatuko dira:
I. Erabiltzaileek datu pertsonalak harremanetarako formularioaren bidez ematen dituztenean, helburua erabiltzaileen eskaerei erantzutea da. Horretarako, haien datu pertsonalak kontsulta kudeatzen den denbora osoan gordeko dira, eta baita ondoren ere, kontsultatik eratorritako erantzukizunak preskribatu arte.
II. Datu pertsonalak Webguneko buletin komertzialeko harpidetzaren bidez ematen direnean, helburua buletin komertzialerako harpidetza da, erabiltzailea Erantzuleek antolatutako azken berriei eta ekitaldiei buruz informatuta mantentzeko. Haien datuak erabiltzaileak bi kasuetan baimena kendu arte gordeko dira.
III. Erabiltzaileek datu pertsonalak UTEak antolatzen dituen ekitaldi/jardueretarako izen-emate formularioen bidez ematen dituztenean, helburua erabiltzailearen parte-hartzea kudeatzea eta izapidetzea da. Horretarako, haien datuak izena eman duten ekitaldiak/jarduerak irauten duen epean gordeko dira eta, hura amaitu ondoren, harekin lotuta sor daitezkeen legezko ekintzen preskripzio-epean.
IV. Baimena ematen baduzu, zure datuak RPM RACING S.L.U.k parte hartzen duen edo antolatzen dituen proiektu, zerbitzu, kanpaina eta ekitaldiei buruzko informazio pertsonalizatua emateko erabiliko dira, haren pribatutasun-politikaren arabera, denbora mugagabean; baimena edozein unetan ken dezakezu dpo@rpmsports.es helbidera zuzenduta, bai eta jasotzen duzun posta elektroniko bakoitzeko «baja eman» atalean ere.
V. Halaber, zure datuak DONOSTI EVENTOS S.L.k parte hartzen duen edo antolatzen dituen proiektu, zerbitzu, kanpaina eta ekitaldiei buruzko informazio pertsonalizatua emateko erabiliko dira, denbora mugagabean; baimena edozein unetan ken dezakezu dpo@rpmsports.es helbidera zuzenduta, bai eta jasotzen duzun posta elektroniko bakoitzeko «baja eman» atalean ere.
VI. RPM RACING, S.L.U.k Erantzuleek antolatutako zozketetan eta promozioetan parte hartzea kudeatzea. , tratamenduaren oinarri legitimatzailea aurrekontratuzko eta kontratuzko harremana izanik, irabazle suertatuz gero. Horretarako, haien datuak promozioak irauten duen epean gordeko dira eta, hura amaitu ondoren, harekin lotuta sor daitezkeen legezko ekintzen preskripzio-epean.
VII. Halaber, argazkia/irudia tratatzen dugu kirol-ekitaldia ospatzen duten taldeko irudiak zabaltzeko, informazio-, dibulgazio-, merkataritza- eta publizitate-xedeetarako. Zure irudia eta/edo bideoa, soinuarekin edo gabe, baimena indargabetzen ez den bitartean gordeko dira, gehienez 20 urteko epean.
VIII. Ekitaldiko Parte-hartzearen Erregelamenduak hala eskatzen duenean eta zuk ezabatzeko eskubidea baliatzen ez duzun bitartean, zure datuak (izena, abizenak, jaiotza-urtea eta sexua) tratatuko ditugu, ekitaldiko parte-hartzaileen sailkapenean duzun posizioa erakusteko, ekitaldiaren kategorien arabera.
Zuk zure baimena indargabetzen ez baduzu, goian adierazitako datu pertsonalak gordetzeko epeak aplikatuko dira; beraz, zure ardura da datuak eguneratuta mantentzea.
ZEIN DA DATUEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA?
Zure datuen tratamenduaren oinarri legitimatzaileak hauek dira:
I.– Kontratu-harremanaren betearazpena, zure parte-hartzea kudeatu eta izapidetzeko, bai eta planteatutako kontsultei erantzuteko eta RPM RACING, S.L.U.k egindako zozketak gauzatzeko ere.
II.– Erabiltzailearen berariazko baimena, erabiltzailea UTEaren ekitaldien berri-buletinean harpidetzeko, eta RPM Racing, SL.U.ren eta Donosti Eventos S.L.ren produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko, bai eta informazio horretara sartzeari buruzko informazio estatistikoa ezagutzeko ere. Baimena edozein unetan ken dezakezu dpo@rpmsports.es helbidera zuzenduta.
III.- Erantzuleen interes legitimoa, inkestak bidaltzeko eta helburu estatistikoekin txosten agregatuak egiteko, bai eta erabiltzailearen profilaren arabera informazio pertsonalizatua bidaltzeko ere, Erantzuleek parte hartzen duten edo antolatzen dituzten proiektu, zerbitzu, kanpaina eta ekitaldiei buruz, eta informazio-gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (LSSI) 21.2 artikuluan aurreikusitako salbuespenaren oinarrian.
IV.– Erabiltzailearen berariazko baimena, gure kolaboratzaileen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko eta haren baimena behar duten beste jarduera horiek gauzatzeko.
V.– Irudien edo sailkapenean duzun posizioaren kasuan (eta argitalpen horrekin lotutako datuen kasuan), ekitaldian izena emanez, irudien erabilera baimentzen ari zara, ekitaldiko Parte-hartzearen Erregelamenduan berariaz adierazten den moduan, baimen hori indargabetzeko aukeraren kaltetan izan gabe.
ZEINTZUK DIRA TRATATUKO DIREN DATU PERTSONALEN KATEGORIAK?
UTEak datu pertsonalen kategoria hauek tratatuko ditu:
• Identifikazio-datuak: izena, abizenak, NAN
• Harremanetarako datuak: telefonoa, posta-helbidea, helbide elektronikoa
• Ezaugarri pertsonal eta sozialen datuak: jaiotza-data, generoa, nazionalitatea, zaletasunak, afiliazioak.
Baita erabiltzaileek gure webgunean eta haren azpidomeinuetan ezarritako formularioen bidez ematen duten beste edozein datu pertsonal ere.
Alde horretatik, Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, erabiltzaileei jakinarazten zaie haien irudia, identifikazio-datu pertsonalak eta kirol-ekitaldiaren azken emaitzan duten posizioa Erantzuleek kudeatutako ekitaldiaren webgunearen, haien sare sozialen, entitate kolaboratzaileen eta komunikabideen bidez argitaratuko direla.
Kontuan izan datu horiek Plataformako gainerako parte-hartzaile eta erabiltzaileentzat ikusgai egongo direla.
• adingabeen DATU PERTSONALAK
Erabiltzaileei jakinarazten zaie 14 urtetik beherako adingabeen datu pertsonalak tratatzeko, gurasoen, tutoreen edo adingabearen guraso-ahala dutenen baimena beharko dela.
Horregatik, adingabe batek lasterketaren batean, edo, oro har, UTEak antolatutako ekitaldiren batean parte hartzen duenean, gurasoak, tutoreak edo guraso-ahala dutenak identifikatzen dituzten datuak ematea beharrezkoa izango da, beharrezko baimena jasotzeko xede bakarrarekin. UTEak eskubidea gordetzen du familia-liburua edo adingabearekiko filiazioa, tutore-izaera edo, oro har, guraso-ahala zehazten duen beste edozein dokumentu eskatzeko.
• hirugarrenen DATU PERTSONALAK
Erabiltzaileek senideen, lagunen, bikotekideen edo erabiltzailearekin lotutako beste edozein hirugarrenen datu pertsonalak ematen dituztenean, pribatutasun-politika honen eta, oro har, hemen azaldutako baldintzen berri emateko konpromisoa hartu behar dute, eta hirugarren horien baimena jaso behar dute haien datu pertsonalak tratatzeko.
• DATUEN SEGURTASUNA
Erantzuleek beharrezko neurri tekniko eta antolakuntzakoak ezarri dituzte zure datuen segurtasuna bermatzeko eta haien aldaketa, galera, baimenik gabeko tratamendua edo sarbidea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak kontuan hartuta.
• ZEINTZUK DIRA INTERESDUNAREN DATUEN HARTZAILEAK?
Zure datu pertsonalak honako erakunde hauei jakinarazi ahal zaizkie:
• Goian adierazitako legezko betebeharrak eta/edo helburuak behar bezala betetzeko beharrezkoak diren hornitzaileei.
• Legez dagozkien Administrazio Publikoei.
• Erantzuleekin lankidetzan aritzen diren profesionalei, eskatzaileei behar bezala ararreta emateko eta eskatutako zerbitzua zuzen emateko.
• Ordainketa-pasabide hauei: Redsys Servicios de Procesamiento, S.L.
• eta PayPal (Europe) S.à r.l.
• Aurrekoaz gain, jakinarazten dizugu UTEak antolatutako kirol-ekitaldietan parte hartzen baduzu, zure izena, abizena, dortsala eta argazkia ekitaldiaren webgune ofizialaren, haren sare sozialen eta komunikabideen bidez zabaldu ahal izango direla.
• Aukera hori hautatzen baduzu, zure dortsal-zenbakia, izena, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia jakinaraziko ditugu, ekitaldiko argazkilariak parte hartutako ekitaldiko argazkiekin zurekin harremanetan jar dadin.
• Halaber, erabiltzaileak baimena eman badu, zure datu pertsonalak gure babesleei eta marketin-partnerrei jakinarazi ahal dizkiegu, haien produktuak edo zerbitzuak merkaturatu ditzaten eta haien marketin-kanpainen, promozioen eta babesen eraginkortasuna neur dezaten edo bestelako marketin-helburuetarako.
ZEINTZUK ESKUBIDE DITU INTERESDUNAK?
Interesdunak eskubide hauek ditu:
• Bere datu pertsonaletara sartzeko.
• Datu okerrak edo osatugabeak zuzentzeko.
• Bere datuak ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datuak bildu ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean.
• Bere datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko edo hura mugatzea eskatzeko, indarrean dagoen legerian aurreikusitako kasuetan
• Bere datuen eramangarritasunerako
• Emandako baimena indargabetzeko, hala badagokio.
Ekitaldia ospatzean jasotako irudiei dagokienez, jakinarazten dizugu baimena edozein unetan indargabetu dezakezula, indargabetu aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren legezkotasunari eragin gabe. Ondorioz, zuk edo zuk ordezkatzen duzun adingabeak kirol-ekitaldiak ospatzen dituzten argazki edo taldeko irudietan ez agertzeko eskatu ahal izango duzu; kasu horretan, ez dira interesduna agertzen den argazkiak edo irudiak erabiliko, edo argazkia identifikatzea ahalbidetzen ez duen prozedura baten mende jarriko da.
Interesdunak RPMren datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango du dpo@rpmsports.es posta elektronikoaren bidez edo lehen atalean adierazitako helbidean. Halaber, interesdunak bere eskubideen erabilerari ez zaiola eraginkortasunik eman uste duenean, erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.