26 Azaroa 2023

23 de May de 2023

2023ko Zurich Maratoiaren ibilbidea, Donostian egiten diren lasterketetakoen artean monumentalena

  • Atletismoaren Donostiako jai handiaren zirkuitua korrika egiten duzun bitartean hiria ezagutzeko ideala da
Donostia bisitatzeko munduko bosgarren hiri onentzat aukeratu dute, eskaintzen dituen zerbitzuen, janariaren eta giroaren irizpideei jarraituz, CN Traveller aldizkariaren Readers’ Choice Awards 2022 sariketen Top10 zerrendan. Datorren azaroaren 26an Donostiako Zurich Maratoiaz, atletismoaren hiriko jai handiaz, gozatzeko beste arrazoi bat.

15K Salto Klasikoaren (urriaren 22an) eta Behobia-Donostia lasterketaren (azaroaren 12an) ondoren egingo da, Donostiako running denboraldiaren amaiera ematen dio maratoiak. Aurten, gainera, lasterketaren 45. edizioa da, 1978an jokatu zen lehen aldiz. Hain zuzen ere, Espainiako bigarren maratoi zaharrena da Donostiako Zurich maratoia, eta urtetik urtera hobetuz doaz partaide-datuak. Azkeneko edizioan agortu egin ziren hiru distantzietarako dortsalak, 6.000 parte-hartzailerekin; aurtengo ediziorako, dagoeneko 1.000 lagunek eman du izena 42K distantziarako, lasterketarako oraindik urte erdi falta denean.

Datorren azaroaren 26an, hiru aukera izango dituzte hautagai donostiar maratoiko parte-hartzaileek: ohiko 42 kilometroak, maratoi erdia (21 kilometro) eta 10K lasterketa, korrikalari bakoitzak ondoen egokitzen zaion distantzia aukera dezan. Horrenbestez, era guztietako korrikalarientzako da egokia lasterketa hau.

Ibilbide monumentala, azkarra eta laua
Donostiako Zurich Maratoiaren hiru distantzietako zirkuituak dira hirian zeharrekoak eta lauak, eta Donostiako lekurik enblematikoetatik igarotzen dira, betiere itsasoaren mailan. Trazadura monumentala, errekor pertsonala lortzeko egokia.


Hernani kalearen inguru pribilegiatuan egongo dira irteera-gunea eta helmuga, hiriaren erdi-erdian, udaletxearen eta Alderdi Ederreko lorategien ondoan. Handik alde zaharrerantz joko dute korrikalariek, Pasealeku berriaren bila abiatzeko: hiru kilometro egingo dituzte Donostiako hiru hondartza ezagunenetan zehar –Zurriola, Kontxa eta Ondarreta–, erdiguneko Amara eta Gros auzoetatik, Bulebarretik eta Victoria Eugenia antzokiaren ondoan dagoen Kursaal zubitik igaroz. 21K eta 42K ibilbide luzeak, gainera, Gipuzkoa Plazaraino iristen dira, ibilbidea Ondarretatik Unibertsitate-guneraino luzatuz eta Anoetako estadiora iritsiz.


Halaber, Donostiako Zurich Maratoiaren esperientziaz erabat gozatzeko, funtsezkoa da Donostian pintxoak dastatzea, ahal izanez gero korrika egin ondoren. Turismo gastronomikoaren erreferente den hiria da, eta pintxoak dira bertako sukaldaritzaren altxorra; institutu propioa ere badute. 

Azken albisteak

Udako etenaldiaren ondoren zure bertsiorik onenera itzultzeko 3 gakoak

Uda gozatzeko dago. Baina errutinara itzultzea ez da erraza. Horregatik, Donostiako Zurich Maratoitik 3 gakoak ekarriko dizkizugu zure sasoi fisikoa eta mentala berreskura ditzazun, azaro amaieran zure erronka handiaz gozatzen duzun bitartean gainditzeko: 2. Hartu berriro elikadura eta atseden errutinak: udan (eta are gehiago Aste Nagusiaz gozatu baduzu), txakolina eta pintxoak hegan doaz. Eta hala […]

Irakurri gehiago

Zurich Donostiako Maratoiaren tren ofiziala Renfe izango da

RPM SPORTS enpresak eta Renfek lankidetza akordioa itxi dute, eta, horren bitartez, tren konpainia enpresaren lau lasterketen hurrengo edizioetako tren ofiziala izango da, hain zuzen ere Salto 15K Klasikoa Donostian (urriaren 22an), Zurich Donostiako Maratoian (azaroaren 26an), eta 2024an eDreams Mitja Marató Barcelona eta Zurich Marató Barcelona lasterketetan, otsailaren 11n eta martxoaren 10ean, hurrenez hurren. […]

Irakurri gehiago

Donostiako Zurich Maratoiaren 2023ko edizioko distantzia nagusirako dortsalen % 50 baino gehiago saldu da

• 1.600 maratoilarik baino gehiagok eman du dagoeneko izena datorren azaroaren 26rako• Beste bi distantzietan ere iaz sasoi honetan baino korrikalari gehiago dago izena emanda• 42 kilometroko lasterketan izena eman dutenen % 26,5 Gipuzkoakoak dira, iaz baino % 5 gehiago Albiste da Donostiako Zurich Maratoia parte-hartze datuei dagokienez azkeneko edizioetan izaten ari den bilakaera. Donostiako atletismo herrikoiaren […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional partner

Main Partner

Official Supplier

Charity Partner