- Korrikalaria naiz
-
Ekitaldia
Maratoiaren balioak
-
Beste ekitaldi batzuk ZMSS
Beste ekitaldi batzuk ZMSS
- AUKERATU ZURE DISTANTZIA
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO MARATOIAREN 45. EDIZIOA. 2023
ARAUTEGIA
1.artikulua. Eguna
Donostiako Zurich Maratoia ondoren adierazten diren bi erakundeek osatutako Batzorde Sustatzaileak bultzatutako ekitaldia da: Gipuzkoako Atletismo Federazioak (GAF) eta Donosti Eventos-RPM-Racing Pruebas Deportivas Aldi Baterako Enpresa-elkarteak.
Erabat hiri barruan dagoen ibilbidea izango du lasterketak, eta 2023ko azaroaren 26an jokatuko da.
2. artikulua. Distantzia eta Epaileak
Probak honako distantzia eta lasterketa independenteak izango ditu: 42,195km-ko maratoia, 21,097.5km-ko maratoi erdia eta 10,00km-ko 10K-ko proba. Distantzia guztiak ofizialak dira eta RFEAk ziurtatzen ditu World Atlethicseko (WA) komisario baimendu baten bidez. Era berean, WA/RFEAren errepideko lasterketen araudiaren mende dago. RFEAk eta FAGek izendatutako epaileek araudia betetzen dela zainduko dute.
3. artikulua. Parte-hartzea
Federatutako zein federatu gabeko edozein nazionalitatetako atletek har dezakete parte lasterketan. Nolanahi ere, 18 urte beteta izan beharko dituzte lasterketaren egunean Maratoi distantzian parte hartzeko.
10K-ko proban eta Maratoi Erdian 16 urte beteta izan beharko dituzte probaren egunean. Adingabe orok guraso-baimena beteta eman behar du. Dokumentu hau beteta bidali behar da helbide honetara: info@zurichmaratonsansebastian.com, adingabearen NANaren fotokopia batekin eta baimendutako helduaren NANaren fotokopia batekin batera. Erakundeak adingabearen inskripzioa ezeztatzeko eskubidea izango du, baldin eta eskatutako dokumentazioa ez badu. Dokumentua hemen deskarga dezakezu.
RFEAren araudiaren arabera, hainbat sailkapen egingo da gizonen zein emakumeen kategorietan, jaiotza-urtea kontuan hartuta. Korrikalari bakoitzak bere erantzukizunpean hartzen du parte maratoian, eta lasterketa egin ahal izateko behar adinako maila fisikoa du. Debekatuta dago atletismoko proba honi ez dagozkion modalitateetan parte hartzea, hala nola patinetez, skatez, gurpildun aulki elektrikoz eta handbike-ez.
4. artikulua. Epaileak
RFEA/WAk izendatutako epaileak azken erabakia hartuko du proba egiteko loteslea den edozein alderdiren aurrean. FAGeko epaile eta komisario laguntzaileen laguntza izango du. WAren arauen arabera, Maratoian eta Maratoi Erdian, 5. km-tik aurrera eta 5 km-tik behin, hornidura-puntu bat egongo da, bai eta helmugan ere. Maratoiko proban denbora partziala hartuko da Km10ean, maratoi erdikoa, Km30ekoa eta helmugakoa. Maratoi Erdian K10ean eta helmugan. 10K-ko proban Km5ean izango da.
Gehienez 5 orduko denbora ezartzen da Maratoiaren ibilbidea osatzeko, 2 ordukoa Maratoi Erdian eta 1h 10ekoa 10K-rako. Denbora hori igaro ondoren, amaitu ez duten parte-hartzaileek zirkulazioaren bideari jarraituz eta beren ardurapean jarraitu ahal izango dute.
5. artikulua. Izen-emateak
3.500 korrikalariko muga ezarri da Maratoirako; 2.000 maratoi herdirako eta 1.500 10kilometroko frogarako. ONLINE eman daiteke izena, hemen: www.zurichmaratonsansebastian.com
Kreditu- edo zordunketa-txartel bidezko ordainketa-moduak onartzen dira, eta inskripzioa formalizatzerako unean ordaindu beharko da.
Azaroaren 19ra arte egongo da izena emateko aukera, baldin eta ordurako dortsalik gelditzen bada.
Prezio guztiek dute dortsal-txipa barne
Sustapen-prezioa
Lehenengo 500 dortsalak (edo 03/08-ra arte) |
1. Tramoa
501. dortsaletik 1500. dortsalera (edo 06/04-ra arte) |
2. Tramoa
1501. dortsaletik 2500. dortsalera (edo 10/09-ra arte) |
3. Tramoa
2501. dortsaletik 3500. dortsalera (edo 11/19-ra arte) |
49,00 € | 59,00 € | 69,00 € | 79,00 € |
*Gipuzkoan bizi direnen prezioa maiatzaren 31ra arte 39 €-koa izango da. Erroldatuta dagoela egiaztatu beharko da.
Sustapen-prezioa
Lehenengo 500 dortsalak (edo 03/08-ra arte) |
1. Tramoa
501. dortsaletik 1000. dortsalera (edo 06/04-ra arte) |
2. Tramoa
1001. dortsaletik 1500. dortsalera (edo 10/09-ra arte) |
3. Tramoa
1501. dortsaletik 2000. dortsalera (edo 11/19-ra arte) |
27,00 € | 32,00 € | 37,00 € | 42,00 € |
Sustapen-prezioa
Lehenengo 500 dortsalak (edo 06/04-ra arte) |
1. Tramoa
501. dortsaletik 1000. dortsalera (edo 10/09-ra arte) |
2. Tramoa
1001. dortsaletik 1500. dortsalera (edo 11/19-ra arte) |
15,00 € | 20,00 € | 25,00 € |
*Prezioak BEZ barne
** RFEA edo GAF-ren lizentziarik ez duten parte-hartzaileek egun bateko lizentzia eta asegurua ordaindu beharko dituzte: 5€ Maratoiaren distantzian eta 3€ Maratoi Erdiko distantzian.
Donostiako Zurich Maratoian parte hartzeko inskripzioa pertsonala da eta ezin da beste inoren esku utzi, eta berarekin dakar araudi hau onartzea. Inola ere ezingo zaio beste pertsona, lagun edo senitartekoren bati transferitu edo saldu lasterketaren egunean ezin joan izateagatik. Baldintza hori ez betetzeak zure parte-hartzea baliogabetu dezake, eta antolatzaileek eskubidea izango dute etorkizuneko ekitaldietan parte hartzen ez uzteko.
6. artikulua. Itzulketak
Behin inskripzioa egin ondoren, inola ere ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko, eta ezingo da etorkizuneko edizioetarako gorde ere (besteak beste, istripuak, lesioak, doako inskripzioak eta abar barne, baina ez dira mugatuko). Inskripzioa egiterakoan, itzulketa-berme bat kontratatzeko aukera egongo da; horrek inskripzioaren zenbatekoaren %100a itzultzea bermatuko dio parte-hartzaileari urriaren 27ra arte, eta egun horretatik azaroaren azaroaren 12ko 23:59ra arte, ordaindutako zenbatekoa hurrengo ediziorako gordetzeko aukera eskaintzen du. Ezinbestekoa da itzulketa-bermea inskripzioa formalizatzerako unean kontratatzea. Berme horren zenbatekoa inola ere ez da itzuliko. Itzulketa egiteko, inskripzioaren titularrak egin behar du eskaera, info@zurichmaratonsansebastian.com helbide elektronikora idatzita; izena eman duenaren izen-abizenak, NAN zenbakia eta inskripzioan ageri den eskaera-zenbakia adierazi behar ditu mezuan.
7. artikulua. Ezeztatzea
Antolatzaileekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, lasterketa bertan behera uzten bada, antolatzaileek eskubidea izango du araudiko 6. artikulua indargabetzeko, egoki irizten dizkieten neurriak hartuta.
8. artikulua. Dortsalak jasotzea
Ondorengo egunetan jaso ahal izango dira korrikalarien dortsal-txipak eta poltsak:
AZAROAREN 25an, LARUNBATA, 10:00etatik 20:00era
KURSAAL Biltzar Jauregiko EXPO Sports erakusketan (Zurriola Hiribidea 1)
Dortsalak ondo ikusteko moduan eraman beharko dira gorputz-enborraren aurreko aldean, lasterketa osoan zehar.
Dortsalak txertatuta du txipa, zerrenda forman, zenbakiaren atzeko aldean; horregatik, ezin dira dortsalak tolestu edo manipulatu.
Dortsala eta poltsa ezarritako moduan ez jasotzeak haiei uko egitea esan nahiko du.
Dortsalak ezin izango dira jaso lasterketaren egunean, antolakuntzak baimendutako salbuespenak ezik.
NAN agiria aurkeztea exijitzen da eta, izena eman duena ez beste pertsona bat joaten bada, NAN agiriaren fotokopia eraman beharko du, agiri horren argazkia mugikorrean.
9. artikulua. Gipuzkoako federatuen inskripzioa
Doan inskribatu ahal izango dira GAFk tramitatutako federazioaren lizentzia duten eta 2018-2019 edo 2019-2020 denboraldietan maratoian, maratoi erdian edo pistako 10.000 metroko proba ofizialetan ondoren adierazten diren denborak egiaztatuta dituzten Gipuzkoako atletak:
Maratoian Maratoi erdian
Gizonak: 2.45.00 Gizonak: 1.16.00
Emakumeak: 3.30.00 Emakumeak: 1.35.00
Inskripzio horiek FA.G.-ra (gaf@kirolak.net) bidali beharko dira 2023ko azaroaren 9ko 20:00ak baino lehen. Inskripzioan honako datu hauek agertu beharko dira: izen-abizenak, jaioteguna, tele-fonoa, lizentzia-zenbakia, kluba eta inskripzioa egin den eguna eta tokia. Plataformako inskripzioa bete baduzu edo beste edozein bide erabiliz, ez da dirua itzuliko.
Donostiako Nazioarteko Maratoia Gipuzkoako Maratoi Txapelketa ere izango da, gizonen eta emakumeen kategoria absolutuan. Txapelketan parte hartu nahi dutenek, maratoiaren inskripzio-plataforman zein RFEAren extranetaren bitartez egin beharko dute inskripzioa, azaroaren 14a baino lehen. Atleta horiek zein antolatzaileek eliteko atletatzat jotzen dituzten atletak nahitaez pasatu beharko dira irteeraren ondoan egongo den deien kameratik (*), 10 kilometroko lasterketan parte hartzen duen azkeneko atleta irten bezain pronto eta, nolanahi ere, 08:50ak baino lehen, eta lizentzia, NAN agiria, pasaportea edo argazkidun agiri ofiziala eta dagokion taldearen arropa ofiziala eraman beharko ditu.
10. artikulua. Dortsal-txipa
Nahitaezkoa izango da dortsal-txipa erabiltzea, eta ikusteko moduko lekuan eraman beharko da, gorputz-enborraren aurreko aldean.
Kontrolak egongo dira irteeran, helmugan eta ibilbidean, eta korrikalari guztiak pasatu beharko dira nahitaez kronometrajeko alfonbretatik.
11. artikulua. Kanporatze-denborak eta erbiak
Probak Maratoi distantzian gehienez ere 5 ordu iraungo du lehenengo parte-hartzailea irteerako alfonbratik igarotzen denean. Puntu bakoitzean denbora hauek betetzen ez dituzten atletak lehiaketatik kenduko dira:
5km: 35min
10km: 1h10min
20km: 2h20min
25km: 2h55min
30km: 3h30min
35KM: 4h05min
40km: 4h40min
42.195KM: 5etan
Probak Maratoi erdiko distantzian gehienez 2 ordu iraungo du lehenengo parte-hartzailea irteerako alfonbratik igarotzen denean. Punto bakoitzean denbora hauek betetzen ez dituzten atletak lehiaketatik kenduko dira:
5km: 35min
10 km: 1h10 min
21.097,5KM: 2h
Ibilbide osoan zehar, lasterketa-buruak harrapatzen dituen Maratoi Erdiko partaide guztiak lasterketatik kanpo geratuko dira.
Probaren gehieneko iraupena 10KM distantzian ordubete eta 10 minutu izango da lehenengo parte-hartzailea irteerako alfonbratik igarotzen denean. Puntu bakoitzean denbora hauek betetzen ez dituzten atletak lehiaketatik kenduko dira:
5km: 35min
10km: 1h10min
Ibilbide osoan zehar, Maratoiko edo Maratoi Herdiko lasterketa buruak harrapatzen dituen 10K-ko partaide guztiak lasterketatik kanpo geratuko dira.
Antolakuntzak Maratoi eta Maratoi Erdiko 8 erbi parte-hartzaileen eskura jarriko du, lasterketan zehar erritmo finkoa markatuko duena honako marka hauek egiteko:
Maratoia/Maratoi Erdia: 2h45/1h22, 3h/1h30, 3h15/1h37, 3h30/1h45, 3h45/1h52, 4h/2h-Maratoi Erdia ixteko erritmoa-, 4h30 eta 5h
2 ordu eta 40 ordu baino gutxiagoko marka lortu nahi duten parte-hartzaileek erbi pertsonal bat inskribatzeko eskubidea izango dute, horretarako kontsultatu baldintzak hemen: info@zurichmaratonsansebastian.com.
12. artikulua. Deskalifikatzea
Deskalifikatzeko arrazoi izango dira:
13. artikulua. Zirkuitu-hornidurak
5 km bakoitzeko hornidura egongo da, Maratoiaren distantziarako 8 puntu eta Maratoi Erdian 4 puntu arte. Hornidura KM 5ean egongo da 10K-ko distantzian.
Hornidurak honela banatuko dira:
Hornidura bat ere emango da helmugan.
Anoa pertsonalizatua (antolatzaileek kontratatutako Eliteko atletak eta Gipuzkoako Txapelketakoak bakarrik) lasterketaren egunean entregatu beharko da Kursaal-en jarritako jaso puntuan, 07:00etatik 08:00etara. Anoa pertsonalizatuan korrikalariaren dortsala identifikatuz eta zenbatgarren kilometroan jaso nahi duen adieraziz entregatu behar da. Hornidura pertsonalizatuak mahaietan jarriko dira, dortsal txikienetik handienera. Gutxienez 20 m egongo dira 5/8/14/19/26,5/32/40 kilometroetako herri-horniduren aurretik. Epaile batek zainduko ditu. Lehenengo 5 mahaiak kontratatutako elitearenak izango dira eta hurrengo biak Gipuzkoako Txapelketarenak.
14. artikulua. Asegurua
Ofizialki inskribatutako parte-hartzaile guztiek izango dute aseguru-poliza baten estaldura, lasterketaren zuzeneko ondorioz gertatzen diren ezbeharrak estaliko dituena; polizak, baina, ez ditu estaliko ezkutuko pairamen edo akats, arduragabekeria edo oharkabetasunetik eratorritako kalteak, ez legeak eta araudiko artikuluak kontuan hartu ez izanagatik eta lasterketaren lekura joateko eta itzulerako joan-etorrietan gertatutakoak ere.
15. artikulua. Mediku-laguntza
Mediku-laguntza egongo da ibilbidearen hainbat gunetan. Baita helmugan ere.
Antolatzaileek korrikalariei gomendatzen diete lasterketa egin baino lehen mediku-azterketa bat egin dezatela, eta parte-hartzaile guztiek onartu beharko dute kirol-jardueragatiko arriskua.
16. artikulua. Dopin-kontrola
WAren arauei jarraiki, dopin-kontrola egingo zaie erakunde ofizial arduradunek (Eusko Jaurlaritza eta/edo AEPSAD) izendatzen dituzten gizonen eta emakumeen kategorietako parte-hartzaile guztiei.
Parte-hartzaileei gogorarazten zaie dopin-kontroletik pasatzeari uko egiteak berarekin dakarrela automatikoki deskalifikatzea, dagozkion ondore guztietarako. Diru-saria irabazten duten parte-hartzaileek ez du sari hori eskuratuko antolatzaileek dopin-kontrolaren emaitzak jasotzen dituzten arte. Emaitzaren bat positiboa izango balitz, dagozkion kontra-analisiak egingo dira eta, analisi horien emaitza ere positiboa baldin bada, parte-hartzaileak ez du batere saririk jasoko (ez diru-saririk, ez bestelakorik).
17. artikulua. Sariak
Distantzia guztietan (10K, Maratoi Erdia eta Maratoia) gizonezkoen eta emakumezkoen lehen hiru sailkatuek jasoko dituzte sariak.
Halaber, Maratoiko Gizonezkoen eta Emakumezkoen Kategoria Absolutuko lehen 3 gipuzkoarrek (Gipuzkoako Txapelketa) eta +40, +50 eta +60 kategorietako lehen 3 sailkatuek garaikurrak jasoko dituzte, eta helmugan podiuma osatu ahala emango dira.
18. artikulua. Sailkapena
Antolatzaileek sailkapen ofiziosoak argitaratuko dituzte haien webgunean, lasterketaren egunean bertan. Hurrengo egunean argitaratuko dira sailkapen ofizialak. Epaileek emaitzak aldatu ahal izango dituzte, antolatzaileek denborak kontrolatzeko ibilbide osoan zehar jartzen dituzte igarotze-kontrolak aztertu ondoren; abenduaren 16ra arte egin ahal izango dituzte aldaketok, eta egun horretatik aurrera ofizialak izango dira sailkapenak.
Araudi honetan jasota ez dagoen guztia IAAFren araudiak eraenduko du.
19. artikulua. Irudi-eskubideak eta datuen lagapena
Parte-hartzaile guztiek, inskripzioa formalizatuta, Araudi hau onartzen dute eta GAFk eta Donosti Eventos-RPM-Racing Pruebas Deportivas Aldi Baterako Enpresa-elkarteak, haien kabuz edo beste erakunde batzuen bitartez, ematen dituzten datu pertsonalak eta lasterketako haien irudiak (argazkiak, bideoak, etab.) kirol-, promozio- edo merkataritza-helburu hutsez informatikoki tratatzeko baimena ematen dute.
Izaera pertsonaleko datuen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenari jarraiki, parte-hartzaileek fitxategiok eskuratzeko eskubidea izango dute, haien edukia partzialki edo osorik zuzentzeko edo ezeztatzeko helburuz. Eskubide horretaz baliatzeko, idatziz egin behar da eskaera, GAFren edo Donosti Eventos-RPM-Racing Pruebas Deportivas Aldi Baterako Enpresa-elkartearen helbidera idatzita.
Araudi hau RFEAren oniritziarekin onetsi da. Aurreikusita ez dagoen guztia IAAren arauek eraenduko dute.