- Korrikalaria naiz
-
Ekitaldia
Maratoiaren balioak
-
Beste ekitaldi batzuk ZMSS
Beste ekitaldi batzuk ZMSS
- AUKERATU ZURE DISTANTZIA
Data: Azaroak 26 eta 27
Ordutegia: 10:00etatik 20:00ak arte
Lekua: Kursaal Elkargunea
Doako sarrera
Korrikalarien eta marken arteko topagunea
2022eko Korrikalariaren Feria topalekurik onena izango da Donostiako Zurich Maratoiko partaideen eta edozein running zaleren artean.
Bi egunetan zehar, sektoreko marka liderren azken berrikuntzak ezagutu ahal izango dituzu. Korrikalariaren Feriarako sarrera doakoa da eta, horrenbestez, senideak, lagunak edo entrenamenduko kideak gonbida ditzakezu, ez baitute proban izena eman beharrik.
Gainera, Donostiako Zurich Maratoian izen emandako guztiek feriara joan beharko dute, dortsala, elastikoa eta korrikalariaren poltsa jasotzera. Zain gaituzu!
Standak
Ferian sektoreko markak izango dira, eta zure eskura jarriko dituzte beren ezagutzak, kirol arloko aholkularitzarik onena eskaintzearekin batera.
2022eko ediziorako, lanean ari gara esperientzia paregabea eta berritzailea eskaintzeko, balio-gune zentral bat ezartzeari esker. Puntu honetan, kirolariekin izandako hitzaldietara, elkarrizketetara, eztabaidetara edo kiroletako gogo bizientzat interes handikoak diren aurkezpenetara joan ahal izango zara. Azokako markek emango dizkigute. Zure aholkuek lagunduko dizute, seguru, zure kirol-ezagutzak zabaltzen eta zure errendimendua hobetzen.
Ekitaldiaren astea hurbildu ahala, gure gune zentralaren edukiari eta ordutegiari buruzko informazioa emango dizugu.
Aldaketa globalak norberak egindako pausoarekin hasten dira: heldu erronkari.