47 ZURICH MARATOIA SAN SEBASTIÁN
2026 · 11 · 22
Zure distantzia aukeratu
Donostiako Zurich Maratoia
2026ko azaroaren 22an, igandean, Donostiako Zurich Maratoiaren 47. edizioa ospatuko da eta estatuko bigarren maratoirik zaharrena eta Europako ospetsuenetako bat da. Ibilbide erabat urbanoa, laua eta itsas mailakoa du. Ezin hobea zure marka pertsonala gainditzeko!
10K
Maratoiaren egun berean 10K lasterketa ere izango duzu, marka egiteko edo running munduan hasteko lasterketa aproposa.
Bizi ezazu Donostiako Zurich Maratoia zuzenean gure aplikazioarekin.
Gure mugikorrerako aplikazioaren bidez, zure lagunak eta senideak zuzenean jarraitu ahal izango dituzu, kilometroz kilometro. Gainera, lasterketaren informazio guztia eskura izango duzu: racebook-a, 10K eta 42K-ko irteeren informazioa, helmugak eta arropazaindegia.
Azken berriak
Donostian, 2026ko azaroaren 19an. Espainiako bigarren maratoi zaharrena, Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoia, aurkeztua izan da gaur goizean Donostiako Udalbatza Aretoan. Ekitaldiaren buru hiriko alkatea, Jon Insausti, izan da, eta bertan izan dira Gipuzkoako atletismoko erakundeetako ordezkariak, babesleak, antolatzaileak eta atletismo munduko jendea. 47. edizio honetan,…
Hitzordu handi bat prestatzeko modurik onena komunitatean egitea da. Horregatik, Zurichek eta Decathlonek Gosaria Run-en parte hartzera gonbidatzen zaituzte: kilometroak partekatzeko, hankak askatzeko eta Zurich Maratón eta 10K Donostia-San Sebastiánen aurreko egunetan korrikalarien giroaz gozatzeko entrenamendu bateratua. Hitzordua azaroaren 21ean, larunbatean, 9:15ean izango da, Kursaalaren aurrean. Korrika…
Donostiako ilustratzaileak Decathlon City San Marcial dendako erakusleihoa arte-estudio bihurtu zuen, azaroaren 22an milaka korrikalarik jantziko duten diseinua sortzeko. Zurich Maratón Donostia-San Sebastiánek badu kamiseta berria. Lasterketaren 47. edizioko jantzi ofiziala atzo aurkeztu zen modu berezian: Mikel Soro donostiar ilustratzaileak, @marrazketabar izenez ezagunak, zuzenean sortu…
Zurich Maratoia Donostiako antolakuntzak, azaroaren 22an 47. edizioa ospatuko duenak, babesletza-akordioa sinatu du Decathlon eta Kiprun bere running-ean espezializatutako markarekin. Biak batera probaren babesle tekniko berri gisa batuko dira Donostiako atletismoaren hitzordu nagusira. Gainera, proba Espainiako 5 Maratoi Handien Zirkuituarenparte da. Aliantza honen bidez, Decathlon…
Maiz egiten diren galderak
Zurich Maratoia Donostia – San Sebastián-i buruz dituzun zalantza eta galdera guztiak argitu, eta abiatu irteera-lerroan berme guztiekin
Non jasotzen dut nire dortsala?
Dortsalak ostiral arratsaldean eta larunbatean, lasterketa baino lehen, banatuko dira Kursaal Elkargunea aretoan. Ez da dortsalik emango lasterketaren egunean bertan. Informazio guztia webgunean eskuragarri dago.
Beste pertsona batek jaso al dezake nire dortsala?
Bai, lasai egon. Zure dortsala jasotzen duen pertsonak honako hauek ekarri beharko ditu: izen-ematearen agiria, dortsal zenbakiarekin jasoko duzun e-maila eta zure identifikazio-agiri ofizialaren fotokopia (NAN, AIZ edo pasaportea)..
Lasterketaren egun berean jaso al dezaket nire dortsala?
Ez da posible; jasotzeko azken eguna larunbateko 20:00ak izango dira.
Nola jakin dezaket nire dortsal zenbakia?
Lasterketaren aurreko egunetan zure dortsal zenbakia duen e-mail bat jasoko duzu. Aurkitzen ez baduzu, zure izen-ematera sartu eta ondoko ESTEKAN egiaztatu ahal izango duzu.