24 Azaroa 2024

28 de November de 2022

Rebecca Sirwaneik Donostiako Zurich Maratoiko errekorra ezarri du, 02:23.09ko denborarekin

  • Rebbeca Sirwanei Tanui kenyarraren denbora bikaina (02:23.09h) lorpen historikoa izan da Donostian, eta lasterketaren errekor berria ezarri du
  • Sisay Fekadu Berhanu izan da Donostiako Zurich Maratoiaren irabazlea, 02:13:29ko denborarekin.
  • 6.000 korrikalarik hartu dituzte hiriko kaleak, 10keta 21k lasterketetan eta maratoian.

Donostiako Zurich Maratoiaren 44. edizioa runningaren jai handia bihurtu da asteburuan. Uste baino lehenago zintzilikatu behar izan zuten antolatzaileek SOLD OUT kartela, agortu egin baitziren 6.000 dortsalak, eta gaur, hiriak egun handi hau ospatu du; jendeak ez du etxean nahi izan, kalera atera dira herritarrak eta goizean goizetik jardun dute atletak animatzen.

Emakumeen lasterketa bikaina: Rebecca Sirwaneik eta Gladys Chepkuruik lasterketako emakumeen aurreko errekorra hautsi dute.

Zerua estalita, 10 graduko tenperaturarekin eta haizerik gabe, korrika egiteko baldintza ezin hobeekin, abiatu dira 42k eta 21k lasterketetako 5.000 korrikalari baino gehiago. Berehala ikusi ahal izan da eliteko emakumeek erritmo oso ona jartzen zutela hasieratik. Taldean joan dira 5. Kilometrora arte; han, Gulume Tollesa faboritoa atzean gelditu da, eta erritmoa markatzen jarraitu dute Rebbeca Sirwanei eta Gladys Chepkurui kenyarrek, Zenebu Bihonegn eta Ebesie Ayele etiopiarrekin eta Euliter Jepchirchir korrikalari kenyarrarekin batera. 15. kilometroan, berriz, Ebesie Ayele gelditu da atzean, eta 20. Kilometroan egin du Rebecca Sirwaneik erritmo-aldaketa, Gladys Chepkuruik eta Zenebu Bihonegnek bakarrik eutsi ahal izan diotena.

Kilometro gutxi batzuk aurrerago, Rebecca Gladysek atzean utzi du Zenebu, eta azken horrek, aldi berean, Euliter Jepchirchirrek hirugarren postua kentzen ziola ikusi du. 38. kilometroan, azkeneko sakada egin zu Rebecca Sirwanei, eta bakarrik ihes egin du helmugarantz; 02:23.09h denbora bikainarekin iritsi da. Gladys bere herrikidea iritsi da ondoren helmugara, denbora bikainarekin hura ere (02:26.21h), biak ere Ana Isabel Alonso korrikalari espainiarrak 1995ean ezarritako errekorra (02:26:51h) hobetzen duten denborak. Euliter Jepchirchir korrikalaria helmugaratu da hirugarren tokian (02:28.20h).

Irabazlea pozik azaldu da lasterketa amaitu ondoren: “Lasterketa ikaragarria izan da; Donostiara iritsi nintzenean, euria ari zuen, baina eguraldi ona izan dugu lasterketa guztian zehar. Oso esker oneko nago, Donostian debuta egin eta irabazi izanagatik. “

Gizonezkoen kategorian, lasterketa laua egin du afrikar eliteak, ezusteko handirik gabe. Taldean joan dira 21. kilometrora arte; 1:05.03ko denbora markatu dute puntu horretan, eta une hartan egin diote taldeari ihes lasterketa lehenengo bost postuetan amaitu duten korrikalariek.

Elkarrekin joan dira amaierara arte eta, azkenean, Sisay Fekadu Berhanu etiopiarra izan da garaile (02:13.29h), Melese Kifle Dendir etiopiarra helmugaratu da bigarren postuan (02:13.39h), eta Dereje Adugna Debela (02:13.39h) hirugarrenean.

Donostiako Zurich Maratoiko 21k lasterketako irabazleak

Unai Arroyo izan da garaile 21k lasterketan; 01:05.08ko denborarekin; distantzia horretan emakumerik azkarrena, berriz, Fanny Tastet izan da: 01.23.21eko denborarekin gelditu du kronometroa.

Gipuzkoako Maratoi txapelketa

Donostiako Zurich Maratoiak erabaki du Gipuzkoako maratoi txapelketa ere; Endika Donnay Otegui bergarar korrikalaria jarri du lehen postuan, 02:28:59ko denborarekin, eta Jon Arzubialde Elizegi (2:34.11h) eta Guillermo Vahl Pedrosa (2:37:08h) ondoren.

Emakumezkoen kategorian, berriz, Nerea Egiak irabazi du txapelketa (02:56.24h), Eva Esnaola izan da bigarren postua lortu duena (03.31.49) eta Alazne Mujika hirugarrena (03:32.15h).

ExpoSports eta Gosaria Run

Maratoia jokatu aurreko egunean, Abel Antón eta Rocío Cano izan genituen Gosaria Run baterako entrenamenduan; 200 parte-hartzailek 7 kilometroko irteera egin zuten eta, nola ez, Kontxako hondartzatik igaro ziren.

Halaber, Kursaal jauregian, erakusketari eta Donostiako Zurich Maratoiko parte-hartzaile ugari elkartu zituen Expo Sportsek; egun osoan zehar igaro ziren korrikalariak, haien dortsalak eta elastikoa jasotzera. Donostiako Zurich Maratoiaren webgune ofizialean kontsulta daitezke sailkapen guztiak: https://zurichmaratonsansebastian.com/

Azken albisteak

Inoiz baino parte-hartzaile gehiago Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoiaren 46. edizioan, 10.500 korrikalarirekin 

● Igandean, azaroak 24, jokatuko da, aurreko edizioan baino 3.000 korrikalari gehiagorekin.● 63 nazionalitatetako atletak arituko dira, emakumeen % 29ko parte-hartzea eta korrikalarien % 44 atzerritarrak izango dituen lasterketa honetan● Larunbatean, hilak 23, 10:00etan irekiko ditu ateak Expo Sports azokak, Kursaal Kongresuen Jauregian. Espainiako bigarren maratoi antzinakoena da Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoia, eta 46. edizioa ospatuko du aurten.Eta sasoi betean datorkigu, […]

Irakurri gehiago

Zurich Donostia 2024 Maratoiak bigarren urtez jarraian lortu duen parte hartze marka hautsi du eta 10.500 dortsal saldu ditu

Hurrengo ediziorako, azaroaren 24an, aurreko urtean baino 3.000 izen emate gehiago egin ditu Donostiako maratoiak 46. ediziorako Donostia Zurich Maratoiak bere partehartzaileen errekorra hautsi du berriro, izen emateak 20 egun lehenago agortuz – iaz sold out egin zuen data bera- 10.500 dortsal salduta azaroaren 24rako: 6.000 bere distantzia nagusirako (42K), 1.000 maratoi erdian (21K) eta […]

Irakurri gehiago

ElPozo Bienstar, Donostia 2024 Maratoiko Main Partner berria

2024rako, ElPozo Bienstarrek Main Partner gisa parte hartuko du Donostia Maratoiaren ospakizunean. Okela osasungarrietan liderra den enpresa hau Donostiako Maratoiko Korrikalariaren Azokan izango da azaroaren 23an, eta bere produktu berritzaile xerratuak +Proteinak aurkeztuko ditu, haragi-produktu osasungarrien kategorian mugarri bat ezarriz. +Proteinas linearen eskutik, azaroaren 24an ospatutako 2024ko Donostiako Maratoiko Main Partner gisa parte hartuko dutela […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional Partner

Official Partner

Official Supplier

Charity Partner

Media Partner