2024-11-05

Zurich Donostia 2024 Maratoiak bigarren urtez jarraian lortu duen parte hartze marka hautsi du eta 10.500 dortsal saldu ditu

Hurrengo ediziorako, azaroaren 24an, aurreko urtean baino 3.000 izen emate gehiago egin ditu Donostiako maratoiak

46. ediziorako Donostia Zurich Maratoiak bere partehartzaileen errekorra hautsi du berriro, izen emateak 20 egun lehenago agortuz – iaz sold out egin zuen data bera- 10.500 dortsal salduta azaroaren 24rako: 6.000 bere distantzia nagusirako (42K), 1.000 maratoi erdian (21K) eta 3.500 bere 10Krako.

Horrek esan nahi du 2024rako Donostiako maratoiak bere parte-hartze marka hautsi duela berriro, 2023an baino 3.000 izen gehiago eman baititu, hau da, % 28,6 gehiago. Nabarmentzekoa da parte-hartzea gehien handitu den distantzia maratoian izan dela, 3.500 inskripzio saltzetik 6.000 izatera igaro baita, % 41,7ko hazkundearekin; maratoi erdia 1.000 dortsaletara mugatu da, 2023koaren erdia, maratoilariei mesede egiteko, eta 10K-a iaz saldutako 2.000 dortsaletatik hurrengo ediziorako 3.500era igaro da, % 42,8 haziz.

Comparte esta noticia:

Últimas noticias

● Fouadek (2:19:39) eta Saussezek (2:35:29) garaipena lortu dute, azken kilometroetan Denis Kipkoech eta Vivian Jelagat Rop gainditu ostean. ● Unai Arroyok gizonezkoen podium absolutua osatu du (2:20:24), eta Gipuzkoako txapeldun izendatu da Nerea Egiarekin batera (2:49:03). Egia emakumezko donostiar onena ere izan da; gizonezkoen…

Donostian, 2026ko azaroaren 19an. Espainiako bigarren maratoi zaharrena, Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoia, aurkeztua izan da gaur goizean Donostiako Udalbatza Aretoan. Ekitaldiaren buru hiriko alkatea, Jon Insausti, izan da, eta bertan izan dira Gipuzkoako atletismoko erakundeetako ordezkariak, babesleak, antolatzaileak eta atletismo munduko jendea. 47. edizio honetan,…

Hitzordu handi bat prestatzeko modurik onena komunitatean egitea da. Horregatik, Zurichek eta Decathlonek Gosaria Run-en parte hartzera gonbidatzen zaituzte: kilometroak partekatzeko, hankak askatzeko eta Zurich Maratón eta 10K Donostia-San Sebastiánen aurreko egunetan korrikalarien giroaz gozatzeko entrenamendu bateratua. Hitzordua azaroaren 21ean, larunbatean, 9:15ean izango da, Kursaalaren aurrean. Korrika…

Donostiako ilustratzaileak Decathlon City San Marcial dendako erakusleihoa arte-estudio bihurtu zuen, azaroaren 22an milaka korrikalarik jantziko duten diseinua sortzeko. Zurich Maratón Donostia-San Sebastiánek badu kamiseta berria. Lasterketaren 47. edizioko jantzi ofiziala atzo aurkeztu zen modu berezian: Mikel Soro donostiar ilustratzaileak, @marrazketabar izenez ezagunak, zuzenean sortu…