2025-01-17

Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoiaren 2025eko edizioan izena emateko epea urtarrilaren 22an irekiko da

Azaroaren 23an, igandea, jokatuko da lasterketa, eta bi distantzia izango dituzte aukeran korrikalariek: maratoia eta 10 kilometroko lasterketa.

Ilusioak berrituta abiatuko da Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoia datorren asteartean, urtarrilak 22, izena emateko epea zabalduta. Espainiako bigarren maratoi zaharrenak iazko “sold out” kartela zintzilikatu eta 10.500 parte-hartzaile baino gehiago lortu nahi du. Hirugarren urtez jarraian, Zurich lasterketen “5 Handien” artean egongo da Donostiakoa, Valentzia, Bartzelona, Madril eta Sevillakoekin batera.

Maratoiko distantzian parte hartzaileen hazkunde handia dela eta, eta haien beharretara egokitutako hiri zirkuitu batean protagonismoa eta segurtasuna bermatzeko, Donostiako Zurich Maratoiak probaren jatorrizko espiritua berreskuratuko du, eta 2025etik aurrera, proba nagusiak 10K bat baino ez du izango, lehenago irtengo dena eta beste ibilbide bat izango duena.

Aldaketa honekin, Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoiaren nahia da “estatuko maratoi azkarrenaren” estatusa berreskuratzea. 2023an, 3 ordu eta 34 minutuko batez besteko denboran amaitu zuten lasterketa korrikalariek, bost handien artean batez besteko denborarik onena lortuz. Horretarako, hainbat ekimen jarriko dituzte berriro abian lasterketarik azkarrena izan dadin lortzeko, haien marka pertsonal onena lortzea helburu duten parte-hartzaileei zein helburu ludiko edo turistikoagoak dituztenei lekua eginez. 42.195 metroak osatzeko muga-denbora bost ordukoa izango da, nahiz eta 2023an parte-hartzaileen % 79k lau orduz azpitik amaitu zuten maratoia, denbora-muga horretan amaitu duten korrikalarien Estatuko portzentajerik onena lortuz.

Hasierako eskaintza, Maratoirako dortsalen 49 €-ko eta 10K lasterketarako 17 €-ko prezioarekin.

San Sebastian eguneko Danborradaren biharamuna igaro ondoren, asteartean, hilak 22, irekiko da bi distantzietarako izena emateko epea, distantzia bakoitzerako lehenengo dortsaletarako hasierako eskaintzarekin. Maratoiaren kasuan, 49 €-koa izango da promozioko prezioa, eta 17 €-koa 10K distantziarako. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lortutako akordioari esker, gipuzkoar atletek 42 euroko prezio berezia izango dute maiatzaren 31ra arte.

Prezio horien barruan sartzen dira dortsala/txipa, elastikoa opari, finisher domina, ezbeharretarako aseguru pribatua, BEZ (% 21) eta 16 hornidura-gune maratoian, zerbitzu-sorta garrantzitsu batekin batera: kontsigna, dutxak, hiribusak doan, suspertzeko eta masajeetarako zona, zuzeneko jarraipenerako aplikazioa, etab. Maratoian parte hartzen duten atletek, Estatuko federazio-lizentzia ez baldin badute, egun bateko lizentziagatiko 5 €-ko kanona ordaindu beharko diote Espainiako Atletismo Federazioari (RFEA).

Hauek izango dira 2025erako kupoak: 7.000 dortsal maratoian eta 4.500 dortsal 10K distantzian, azaroko laugarren asteburuan hirian 11.500 atleta eta haien laguntzaileak elkartzeko.

www.zurichmaratonsansebastian.com webgunearen bitartez egin beharko dira Donostiako Zurich Maratoirako izen-emate guztiak. Informazio gehiago, 943 466 666 telefono-zenbakian.

Comparte esta noticia:

Últimas noticias

Donostiako ilustratzaileak Decathlon City San Marcial dendako erakusleihoa arte-estudio bihurtu zuen, azaroaren 22an milaka korrikalarik jantziko duten diseinua sortzeko. Zurich Maratón Donostia-San Sebastiánek badu kamiseta berria. Lasterketaren 47. edizioko jantzi ofiziala atzo aurkeztu zen modu berezian: Mikel Soro donostiar ilustratzaileak, @marrazketabar izenez ezagunak, zuzenean sortu…

Zurich Maratoia Donostiako antolakuntzak, azaroaren 22an 47. edizioa ospatuko duenak, babesletza-akordioa sinatu du Decathlon eta Kiprun bere running-ean espezializatutako markarekin. Biak batera probaren babesle tekniko berri gisa batuko dira Donostiako atletismoaren hitzordu nagusira. Gainera, proba Espainiako 5 Maratoi Handien Zirkuituarenparte da. Aliantza honen bidez, Decathlon…

Donostia, 2025eko azaroaren 23a – Zurich Maratoi Donostia–San Sebastián 2025ek historia egin du igande honetan, 11.500 korrikalarirekin, hiriaren kirol hitzordu nagusi gisa sendotuz. Horien artean, 3.271 emakume eta 70 nazionalitatetako parte-hartzaile internazionalen %35, datu historikoak probaren ibilbidean. Zurich Maratoi Donostia–San Sebastiánaren 46. edizioak, Zurich Las…

2025.11.20 – Espainiako bigarren maratoi zaharrenak, Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoiak, 46. edizioa ospatuko du aurten. Eta parte-hartzearen errekor historikoarekin egingo du. Guztira 11.500 korrikalari izango dira: 7.000 maratoian, eta 4.500 10 km-tan. Aurkezpen ofiziala gaur goizean egin da Donostiako Udaletxean, igandean irteera-lerroan egongo den Jon Insasuti alkate…