2025-11-25

Thomas Holliday eta Maite Arraiza izan dira Zurich Maratoi Donostia San Sebastián 2025eko irabazleak

Donostia, 2025eko azaroaren 23a – Zurich Maratoi Donostia–San Sebastián 2025ek historia egin du igande honetan, 11.500 korrikalarirekin, hiriaren kirol hitzordu nagusi gisa sendotuz. Horien artean, 3.271 emakume eta 70 nazionalitatetako parte-hartzaile internazionalen %35, datu historikoak probaren ibilbidean.

Zurich Maratoi Donostia–San Sebastiánaren 46. edizioak, Zurich Las 5 Grandes zirkuituko bigarren probak, berriro ere sold out izan du: 7.000 dortsal maratoirako eta 4.500 10K-rako. Bi lasterketak erabat hiri-barruko ibilbidean egin dira, goiz-goizetik ehunka donostiarren animopean.

Maratoiaren irteera bereziki hunkigarria izan zen: Joaldunak helmuga inguruan, txalaparta emanaldia eta Mikel Laboaren “Baga Biga Higa” abesti ikonikoa probari hasiera emateko. Hiri osoan, festa-giroa nagusi izan zen orkestrak, danborrak, DJak eta animazio talde ugari korrikalariei laguntzen.

Parte-hartze eraginkorrari dagokionez, 5.100 finisher izan ziren maratoian eta 3.215 finisher 10K-n.

Maratoiaren irabazleak

Gizonezkoetan, Thomas Holliday britainiarrak irabazi zuen 2:22:34ko denborarekin, Aki Nummela (2:23:51) eta Simón Río (2:24:22) atzetik.

Emakumezkoetan, Maite Arraiza donostiarrak irabazi zuen 2:44:59an, Louise Flynn (2:48:38) eta Alejandra Sánchez (2:49:41) izan zirela bigarren eta hirugarren.

10K Podiumak

10K lasterketan, garaileak Raphael Daverede, Andoni Acebedo eta Justo Utriainen izan ziren gizonezkoetan; eta Laurine Avinio, Maite Etxezarreta eta Olivia Lindh emakumezkoetan.

Expo Sports

Kursaalean kokatutako Korrikalariaren Azokak, ostiral arratsaldetik irekita, hamarnaka erakusle bildu zituen. Milaka parte-hartzaile bertaratu ziren dortsala eta korrikalari-poltsa jasotzera.

Comparte esta noticia:

Últimas noticias

● Fouadek (2:19:39) eta Saussezek (2:35:29) garaipena lortu dute, azken kilometroetan Denis Kipkoech eta Vivian Jelagat Rop gainditu ostean. ● Unai Arroyok gizonezkoen podium absolutua osatu du (2:20:24), eta Gipuzkoako txapeldun izendatu da Nerea Egiarekin batera (2:49:03). Egia emakumezko donostiar onena ere izan da; gizonezkoen…

Donostian, 2026ko azaroaren 19an. Espainiako bigarren maratoi zaharrena, Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoia, aurkeztua izan da gaur goizean Donostiako Udalbatza Aretoan. Ekitaldiaren buru hiriko alkatea, Jon Insausti, izan da, eta bertan izan dira Gipuzkoako atletismoko erakundeetako ordezkariak, babesleak, antolatzaileak eta atletismo munduko jendea. 47. edizio honetan,…

Hitzordu handi bat prestatzeko modurik onena komunitatean egitea da. Horregatik, Zurichek eta Decathlonek Gosaria Run-en parte hartzera gonbidatzen zaituzte: kilometroak partekatzeko, hankak askatzeko eta Zurich Maratón eta 10K Donostia-San Sebastiánen aurreko egunetan korrikalarien giroaz gozatzeko entrenamendu bateratua. Hitzordua azaroaren 21ean, larunbatean, 9:15ean izango da, Kursaalaren aurrean. Korrika…

Donostiako ilustratzaileak Decathlon City San Marcial dendako erakusleihoa arte-estudio bihurtu zuen, azaroaren 22an milaka korrikalarik jantziko duten diseinua sortzeko. Zurich Maratón Donostia-San Sebastiánek badu kamiseta berria. Lasterketaren 47. edizioko jantzi ofiziala atzo aurkeztu zen modu berezian: Mikel Soro donostiar ilustratzaileak, @marrazketabar izenez ezagunak, zuzenean sortu…