26 Azaroa 2023

23 de August de 2022

Bizi ezazu Donostiako Zurich Maratoirik solidarioena

Azaroaren 27a izango da egun handia, horrenbeste korrikalarik haien entrenamenduetan buruan izan duten unea. Goizean goiz jaiki diren aldiro, serieak hobetzeko bidean egin duten urrats bakoitzean, distantzia luzeko entrenamenduetan, korrikalari guztiek irudikatuko zuten ziur aski euren burua irteera-puntuan edo lasterketan korrika.

Ahalegina, nork bere mugak gainditzea, iraunkortasuna, dedikazioa, sakrifizioa… Balio horiek guztiek definitzen dute kirolaria. Haien konfort-zonatik irten eta erronkak betetzeko gogoz dagoen jendea, esfortzuarekin, dena lor daitekeela erakusten duten pertsonak.

Migranodearena Fundazioak eta Zurich Foundation fundazioak, korrikalari bikainak izateaz gain, korrikalari solidarioak izan zaitezten animatzen zaituzte.

Haien kirol-erronkak kausa sozialetarako dirua biltzeko erabiltzen dituztenak dira korrikalari solidarioak. Beharra duen jende asko dago; baita jende horri lagundu ahal izateko lan egiten duen fundazio ugari ere, eta finantzazioa behar dute haien helburuak betetzeko.

Horregatik, korrikalari solidario egin zaitezen animatu nahi zaitugu; horretarako, erronka solidario bat sor dezakezu migranodearena plataforman, eta lor ezazu zure lagun, senitarteko eta lankideek zuk aukeratzen duzun kausarako dirua biltzen parte har dezaten.

Oso erraza da erronka solidarioa sortzea:

  1. Sar zaitez migranodearena atarian, eta erregistra zaitez edo has ezazu saioa.
  2. Klikatu ezazu “sortu zure erronka” (“crea tu reto”) botoia.
  3. Aukeratu “Kirol-ekitaldia” (“Evento deportivo”) kategoria eta “Donostiako Zurich Maratoia” lasterketa.
  4. Aukeratu Gobernuz Kanpoko zein Erakunderi lagundu nahi diozun.
  5. Deskribatu zure erronka solidarioa.
  6. Partekatu zure erronka senitarteko eta lagunekin, eta anima itzazu parte har dezaten.

Zure erronka solidarioa sortuta, gutxienez 250 € biltzen baduzu, dortsal solidario bat eskuratuko duzu eta, gainera, Z Zurich Foundation fundazioak bildu duzun diru guztiaren beste % 50 jarriko du zure erronkarekin babestu nahi duzun kausarako.

Izan zaitez arrastoa uzten duten korrikalari horietako bat! Sor ezazu zure erronka solidarioa hemen!

Azken albisteak

Benson Tunyok eta Emmah Cherutok irabazi dute 2023ko Donostiako Zurich Maratoia

Tunyo kenyarra, Donostiako 45. Zurich Maratoian maratoiko helmuga zeharkatu duen lehena, 02:12: 14ko markarekin.• Emakumezkoetan, Emmah Cheruto kenyarra gailendu da, 02:31: 24eko erregistroarekin.• 7.500 korrikalarik hiriko kaleez gozatu dute 10k, 21k eta maratoiko lasterketetan.  Zurich Maratoiaren Donostiaren 45. edizioa, Zurich Las 5 Grandes zirkuituko lehena, asteburu honetako Donostiako runningaren ekitaldi handia izan da. Antolatzaileek SOLD OUTen kartela eskegi […]

Irakurri gehiago

7.500 parte-hartzaile Donostiako Zurich Maratoiaren 45. edizioan

 Donostiako Zurich Maratoiaren45. edizioa jokatuko da 2023. urte honetan. Espainiako bigarren maratoi antzinakoena da, eta gaur goizean aurkeztu dute Donostiako udaletxean. Hantxe izan dira Joan Giralt (Zurichen ordezkaria), Ramon Goikoetxea (Gipuzkoako Atletismo Federazioko lehendakaria), Azahara Domínguez (Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru diputatua), Goizane Álvarez (Kultura eta Kiroleko foru diputatua), Iñaki Gabarain (Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia) eta Eneko Goia (Donostiako alkatea). 7.500 korrikalarik hartuko du […]

Irakurri gehiago

Udako etenaldiaren ondoren zure bertsiorik onenera itzultzeko 3 gakoak

Uda gozatzeko dago. Baina errutinara itzultzea ez da erraza. Horregatik, Donostiako Zurich Maratoitik 3 gakoak ekarriko dizkizugu zure sasoi fisikoa eta mentala berreskura ditzazun, azaro amaieran zure erronka handiaz gozatzen duzun bitartean gainditzeko: 2. Hartu berriro elikadura eta atseden errutinak: udan (eta are gehiago Aste Nagusiaz gozatu baduzu), txakolina eta pintxoak hegan doaz. Eta hala […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional partner

Main Partner

Official Supplier

Charity Partner

Media Partner