- Korrikalaria naiz
-
Ekitaldia
Maratoiaren balioak
-
Beste ekitaldi batzuk ZMSS
Beste ekitaldi batzuk ZMSS
- IZENA EMAN
Easo ederra
Donostiak XIX. mendeaz geroztik du eder titulua irabazia. Hondartzen, badiaren, uhartearen edo mendien berezko edertasunari, hiriaren arkitekturaren dotorezia gehitu behar. Belle Époque itxurako eraikin tradizionalak, hala nola udaletxea edo Victoria Eugenia antzokia, esaterako Kursaal kongresu-jauregiaren edo Tabakalerako arte garaikideko zentroaren modernitatearekin nahastuta. Oteiza edo Chillidaren aire libreko eskultura ugariak ere nabarmentzen dira, Haizearen orrazia ikonikoa adibidez.
Mendiz inguratua baina hirigune laua duela, korrikalariak aukera izango du estatuko maratoi azkarrenetako batean zehar leku horiez guztiez gozatzeko.
Esperientzia mahai baten edo pintxo-barra baten inguruan amaituko da, zalantzarik gabe, sukaldaritzako handienen artean handi den Europako hegoaldeko lurralde honetan. Pintxo aukera zabaletik maila goreneko gastronomiaraino iritsiz edo txuletoi bikain bat dastatuz, betiere bertako sagardoarekin edo txakolinarekin uztartuta, modua izango dugu indarrak berreskuratu, suspertu, eta turismo eta kirol esperientzia paregabeari bukaera ezin hobea emateko.