2025eko Azaroak 23

29 de May de 2024

Donostiako 2024ko Zurich Maratoirako izena emateko azkeneko aukera

● 500 dortsal baino ez dira gelditzen Donostiako lasterketa honetako distantzia nagusirako

● Orain dela hilabete amaitu zen maratoi erdirako izena emateko aukera, eta 10K probarako izen-emateak soilik jarraituko du zabalik, dortsalak agortzen diren arte

● Gipuzkoako korrikalarientzako promoziozko prezioa aprobetxatzeko azkeneko bi egunak

Donostiako 2024ko Zurich Maratoia bere marka guztiak hausten ari da izen-emateetan. Apirilean, distantzia nagusirako 4.500 dortsalen erdiak agortu egin ziren dagoeneko, eta maratoi erdirako izen-emateak amaitu egin ziren, 1.000 dortsal salduta. Orain, hilabete igaro den honetan, eta lasterketarako oraindik sei hilabete falta direnean, 500 dortsal baino ez dira gelditzen Donostiako maratoiko 42 kilometroak egiteko. Gainera, maiatzaren 31n izango dute gipuzkoarrek, bertako korrikalariak diren aldetik, promoziozko prezioaz aprobetxatzeko azkeneko aukera.

Horrekin guztiarekin, azaroaren 24an jokatuko den lasterketarako oraindik urte erdi falta den honetan, dagoeneko beteta dago guztizko parte-hartzearen % 70. Horregatik, Donostiako maratoiko 10K distantzian parte hartzea da runningaren Donostiako jai handi honetan parte hartzeko aukerarik egokiena, oraindik 1.000 dortsal baino gehiago baitago salgai.

10K lasterketa, gozatzekoa

Donostiako Zurich Maratoian izan ohi den giro paregabea galdu nahi ez dutenentzat eta helmuga gurutzatzeko esperientzia bizi nahi dutenentzako, hirugarren formatu bat ere badugu: 10 kilometroko lasterketa, ibilbide homologatuarekin, eta markak egiteko zein distantzia horretan debutatzeko aukera ezin hobea eta, gainera, nazioarteko maratoi handi batek eskaintzen dituen zerbitzu guztiekin (azoka, arropazaindegia, elastiko ofiziala, finisher domina, masajista, etab.).

Donostiako Zurich Maratoiaren 10K distantziako probaren ibilbidea erabat laua da; erdiguneko Hernani kaletik abiatu, eta Alderdi Ederreko lorategi enblematikoetatik igaroko dira korrikalariak, Donostiako udaletxe ikonikoa aurrean dutela, 21K eta 42K distantzietako probetan bezala. Lehendabiziko kilometroak Kontxako hondartza ezagunean zehar egingo dituzte eta, gero, hiriaren erdigunera eta Urumea ibai ondora jarraituko dute, ondoren Gros auzora iristeko.

Azken albisteak

Thomas Holliday eta Maite Arraiza izan dira Zurich Maratoi Donostia San Sebastián 2025eko irabazleak

Donostia, 2025eko azaroaren 23a – Zurich Maratoi Donostia–San Sebastián 2025ek historia egin du igande honetan, 11.500 korrikalarirekin, hiriaren kirol hitzordu nagusi gisa sendotuz. Horien artean, 3.271 emakume eta 70 nazionalitatetako parte-hartzaile internazionalen %35, datu historikoak probaren ibilbidean. Zurich Maratoi Donostia–San Sebastiánaren 46. edizioak, Zurich Las 5 Grandes zirkuituko bigarren probak, berriro ere sold out izan du: 7.000 […]

Irakurri gehiago

Donostiako 46. Nazioarteko Zurich Maratoian inoiz baino jende gehiagok hartuko du parte, 11.500 lagunek izena emanda

2025.11.20 – Espainiako bigarren maratoi zaharrenak, Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoiak, 46. edizioa ospatuko du aurten. Eta parte-hartzearen errekor historikoarekin egingo du. Guztira 11.500 korrikalari izango dira: 7.000 maratoian, eta 4.500 10 km-tan. Aurkezpen ofiziala gaur goizean egin da Donostiako Udaletxean, igandean irteera-lerroan egongo den Jon Insasuti alkate berria buru izan duen ekitaldian. Erakundeetako ordezkariek, antolatzaileek eta babesleek […]

Irakurri gehiago

Aena 2025eko Donostiako Zurich Maratoia lasterketaren babeslea izango da

Donostiako Zurich Maratoia lasterketaren antolatzaileek babesletza-hitzarmena sinatu dute AENArekin, Espainiako aireportu-kudeatzaile nagusiarekin, eta Donostiako runningaren hitzordu handiaren babesle ofizial berria izango da. Akordioa Donostiako Aireportuan sinatu zen, eta bertan izan ziren Iñigo Olaizola, Donosti Eventos erakundeko zuzendaria, eta Jose Manuel Sanchez Losada, Donostiako Aireportuko zuzendaria. Lankidetza horrek indartu egiten du ekitaldiaren eta Aenaren arteko lotura […]

Irakurri gehiago

Title Sponsor

Main Sponsor

Institutional Partner

Official Partner

Charity Partner

Media Partner