24 Azaroa 2024

29 de May de 2024

Donostiako 2024ko Zurich Maratoirako izena emateko azkeneko aukera

● 500 dortsal baino ez dira gelditzen Donostiako lasterketa honetako distantzia nagusirako

● Orain dela hilabete amaitu zen maratoi erdirako izena emateko aukera, eta 10K probarako izen-emateak soilik jarraituko du zabalik, dortsalak agortzen diren arte

● Gipuzkoako korrikalarientzako promoziozko prezioa aprobetxatzeko azkeneko bi egunak

Donostiako 2024ko Zurich Maratoia bere marka guztiak hausten ari da izen-emateetan. Apirilean, distantzia nagusirako 4.500 dortsalen erdiak agortu egin ziren dagoeneko, eta maratoi erdirako izen-emateak amaitu egin ziren, 1.000 dortsal salduta. Orain, hilabete igaro den honetan, eta lasterketarako oraindik sei hilabete falta direnean, 500 dortsal baino ez dira gelditzen Donostiako maratoiko 42 kilometroak egiteko. Gainera, maiatzaren 31n izango dute gipuzkoarrek, bertako korrikalariak diren aldetik, promoziozko prezioaz aprobetxatzeko azkeneko aukera.

Horrekin guztiarekin, azaroaren 24an jokatuko den lasterketarako oraindik urte erdi falta den honetan, dagoeneko beteta dago guztizko parte-hartzearen % 70. Horregatik, Donostiako maratoiko 10K distantzian parte hartzea da runningaren Donostiako jai handi honetan parte hartzeko aukerarik egokiena, oraindik 1.000 dortsal baino gehiago baitago salgai.

10K lasterketa, gozatzekoa

Donostiako Zurich Maratoian izan ohi den giro paregabea galdu nahi ez dutenentzat eta helmuga gurutzatzeko esperientzia bizi nahi dutenentzako, hirugarren formatu bat ere badugu: 10 kilometroko lasterketa, ibilbide homologatuarekin, eta markak egiteko zein distantzia horretan debutatzeko aukera ezin hobea eta, gainera, nazioarteko maratoi handi batek eskaintzen dituen zerbitzu guztiekin (azoka, arropazaindegia, elastiko ofiziala, finisher domina, masajista, etab.).

Donostiako Zurich Maratoiaren 10K distantziako probaren ibilbidea erabat laua da; erdiguneko Hernani kaletik abiatu, eta Alderdi Ederreko lorategi enblematikoetatik igaroko dira korrikalariak, Donostiako udaletxe ikonikoa aurrean dutela, 21K eta 42K distantzietako probetan bezala. Lehendabiziko kilometroak Kontxako hondartza ezagunean zehar egingo dituzte eta, gero, hiriaren erdigunera eta Urumea ibai ondora jarraituko dute, ondoren Gros auzora iristeko.

Azken albisteak

Donostiako Zurich Maratoia, 2024ko azken hiruhilekorako lasterketarik onena

• Hiru distantziekin, Donostiako running-aren festa handia egutegi nazionaleko hitzordu handienetako bat da urte amaieran korritzeko Uda ostean zein erronka prestatu erabaki ez dutenentzat, Zurich San Sebastian 2024 Maratoia da urte amaieran lasterketa bat korritzeko aukera egokiena. Bere erdiguneko ibilbideak eta hiru distantziek (42K, 21K eta 10K) Donostiako atletismo herrikoiaren festa handia oso aukera atsegina […]

Irakurri gehiago

Donostiako 2024ko Zurich Maratoirako izena emateko azkeneko aukera

● 500 dortsal baino ez dira gelditzen Donostiako lasterketa honetako distantzia nagusirako ● Orain dela hilabete amaitu zen maratoi erdirako izena emateko aukera, eta 10K probarako izen-emateak soilik jarraituko du zabalik, dortsalak agortzen diren arte ● Gipuzkoako korrikalarientzako promoziozko prezioa aprobetxatzeko azkeneko bi egunak Donostiako 2024ko Zurich Maratoia bere marka guztiak hausten ari da izen-emateetan. […]

Irakurri gehiago

Donostiako 2024-ko ZurichMaratoiak dortsalen % 55 salduditu distantzia nagusirako, etamaratoi erdiaren izen emateaitxi du

Iaz baino ia bi hilabete lehenago, Donostiako Zurich Maratoiak distantzia nagusirako eskuragarri dituen dortsalen erdia baino gehiago agortu dituaurten. 2.500 maratoilarik, eskuragarri dauden dortsalen % 55ek, azaroaren24an Estatuko bigarren maratoi zaharrenaren 46. edizioan parte hartukodutela ziurtatu dute. Era berean, Donostiako maratoiak bere dortsal guztiaksaldu ditu maratoi erdirako; 1.000 parte-hartzaile egongo dira, eta 2 ordukomuga izango […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional partner

Main Partner

Official Supplier

Charity Partner

Media Partner