26 Azaroa 2023

13 de June de 2023

Donostiako Zurich Maratoiaren 2023ko edizioko distantzia nagusirako dortsalen % 50 baino gehiago saldu da

• 1.600 maratoilarik baino gehiagok eman du dagoeneko izena datorren azaroaren 26rako
• Beste bi distantzietan ere iaz sasoi honetan baino korrikalari gehiago dago izena emanda
• 42 kilometroko lasterketan izena eman dutenen % 26,5 Gipuzkoakoak dira, iaz baino % 5 gehiago

Albiste da Donostiako Zurich Maratoia parte-hartze datuei dagokienez azkeneko edizioetan izaten ari den bilakaera. Donostiako atletismo herrikoiaren festa handiak dagoeneko gainditu du 42,195 kilometroko distantzia nagusirako dituen dortsalen % 50.

1.650 maratoilarik baino gehiagok dagoeneko badu datorren azaroaren 26rako bere dortsala. Aldi berean, beste bi distantzietan ere hazi egin da izena eman dutenen kopurua, iazko sasoi honetako datuekin alderatuta: % 35 izen-emate gehiago egin da maratoi erdian, eta 600 korrikalarik eman du izena dagoeneko; 10 kilometroko lasterketarako, berriz, % 110 igo da kopuru hori, eta 325 lagun baino gehiago inskribatu da. Nolanahi ere, bi distantzia horietako parte-hartzearen hazkuntzarik handiena uda ondoren gertatuko dela espero da.

Horrela, bada, 2.500 lagunek baino gehiagok eman du izena oraingoz Donostiako Zurich Maratoiaren 2023ko ediziorako, egun handirako oraindik bost hilabete baino gehiago falta den honetan. Kopuru pozgarriak dira, 45. ediziorako hiru distantzietarako izen-emateen guztizko kopurua 7.000 lagunetara iristeko aurreikuspenak bete ahal izateko. Iaz 6.113 korrikalarik hartu zuen parte guztira; dortsal guztiak agortu ziren, ia hirukoiztu egin baitziren 2021eko zifrak (2.627).

Etxekoen zein nazioartekoen artean hazten ari den maratoia
Halaber, Donostiako Zurich Maratoiak iaz estreinatu zuen zirkuituak konbentzitu egin zituen bertako korrikalariak. Iazko edizioan, % 20ra iritsi zen gipuzkoar parte-hartzaileen portzentajea eta, 45. edizio honetarako, % 26,5ekoa da oraingoz portzentaje hori, iaz baino 5 puntu gehiagokoa. 2022ko edizio hartako parte-hartzaileen % 40 atzerritarrak ziren, bost kontinenteetako 61 nazionalitate ezberdinetakoak –Frantziakoak eta Erresuma Batukoak batez ere–; horrela, eta bere sustraiak ahaztu gabe, nazioartean hazten ari den proba da.

Halaber, emakumeen guztizko parte-hartzea ere hazi egin zen: % 21,95ekoa izan zen 2021ean, eta % 25ekoa 2022an. Nabarmentzekoa da, bestalde, Donostiako Zurich Maratoiaren iazko edizioan zirkuituko emakumeen errekor berria ezarri zuela Rebbeca Sirwanei Tanui kenyarrak: 02:23:09. Maratoi nazional batean 2022an lortutako hirugarren markarik onena, Donostiako maratoiaren ibilbidea azkarra bezain monumentala dela berresten duena.

Azken albisteak

Benson Tunyok eta Emmah Cherutok irabazi dute 2023ko Donostiako Zurich Maratoia

Tunyo kenyarra, Donostiako 45. Zurich Maratoian maratoiko helmuga zeharkatu duen lehena, 02:12: 14ko markarekin.• Emakumezkoetan, Emmah Cheruto kenyarra gailendu da, 02:31: 24eko erregistroarekin.• 7.500 korrikalarik hiriko kaleez gozatu dute 10k, 21k eta maratoiko lasterketetan.  Zurich Maratoiaren Donostiaren 45. edizioa, Zurich Las 5 Grandes zirkuituko lehena, asteburu honetako Donostiako runningaren ekitaldi handia izan da. Antolatzaileek SOLD OUTen kartela eskegi […]

Irakurri gehiago

7.500 parte-hartzaile Donostiako Zurich Maratoiaren 45. edizioan

 Donostiako Zurich Maratoiaren45. edizioa jokatuko da 2023. urte honetan. Espainiako bigarren maratoi antzinakoena da, eta gaur goizean aurkeztu dute Donostiako udaletxean. Hantxe izan dira Joan Giralt (Zurichen ordezkaria), Ramon Goikoetxea (Gipuzkoako Atletismo Federazioko lehendakaria), Azahara Domínguez (Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru diputatua), Goizane Álvarez (Kultura eta Kiroleko foru diputatua), Iñaki Gabarain (Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia) eta Eneko Goia (Donostiako alkatea). 7.500 korrikalarik hartuko du […]

Irakurri gehiago

Udako etenaldiaren ondoren zure bertsiorik onenera itzultzeko 3 gakoak

Uda gozatzeko dago. Baina errutinara itzultzea ez da erraza. Horregatik, Donostiako Zurich Maratoitik 3 gakoak ekarriko dizkizugu zure sasoi fisikoa eta mentala berreskura ditzazun, azaro amaieran zure erronka handiaz gozatzen duzun bitartean gainditzeko: 2. Hartu berriro elikadura eta atseden errutinak: udan (eta are gehiago Aste Nagusiaz gozatu baduzu), txakolina eta pintxoak hegan doaz. Eta hala […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional partner

Main Partner

Official Supplier

Charity Partner

Media Partner