2025eko Azaroak 23

25 de November de 2021

INFORMAZIO GUZTIA LASTERKARIAREN GIDAN

Pozten gara zu Donostiara itzultzeaz atletismoko proba nagusian, azaroaren 28an, Donostiako Zurich Maratoia!
Egun asko igaro dira Maratoiko helmuga zeharkatu genuen azken alditik.
Gauza asko aldatu dira Donostiako Zurich Maratoia berrasmatu honetan, Donostiarekin, bertako herritarrekin eta munduko alde guztietatik bisita egiten diguzuenekin konektatu nahian.
2021-ko Donostiako Zurich Maratoi honetan laguntzeko, Lasterkarien Gida hau prestatu dizuegu. Esperientzia honetaz ahalik eta gehien gozatzeko balio izatea espero dugu.
Aurten garrantzitsua da gida hau arreta handiz irakurtzea, baita Donostiako Zurich Maratoian adituak bazarete ere. Ikusiko duzue ekitaldiaren zenbait alderdi desberdinak izango direla aurreko edizioekin alderatuta.
Gida hau irakurrita, Maratoniar izateak dakarren bidaia honetako urrats bakoitzera lasaiago iristea lortuko duzue.
Azaroaren 28an Donostian elkar ikusteko gogo bizia dugu.

Azken albisteak

Thomas Holliday eta Maite Arraiza izan dira Zurich Maratoi Donostia San Sebastián 2025eko irabazleak

Donostia, 2025eko azaroaren 23a – Zurich Maratoi Donostia–San Sebastián 2025ek historia egin du igande honetan, 11.500 korrikalarirekin, hiriaren kirol hitzordu nagusi gisa sendotuz. Horien artean, 3.271 emakume eta 70 nazionalitatetako parte-hartzaile internazionalen %35, datu historikoak probaren ibilbidean. Zurich Maratoi Donostia–San Sebastiánaren 46. edizioak, Zurich Las 5 Grandes zirkuituko bigarren probak, berriro ere sold out izan du: 7.000 […]

Irakurri gehiago

Donostiako 46. Nazioarteko Zurich Maratoian inoiz baino jende gehiagok hartuko du parte, 11.500 lagunek izena emanda

2025.11.20 – Espainiako bigarren maratoi zaharrenak, Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoiak, 46. edizioa ospatuko du aurten. Eta parte-hartzearen errekor historikoarekin egingo du. Guztira 11.500 korrikalari izango dira: 7.000 maratoian, eta 4.500 10 km-tan. Aurkezpen ofiziala gaur goizean egin da Donostiako Udaletxean, igandean irteera-lerroan egongo den Jon Insasuti alkate berria buru izan duen ekitaldian. Erakundeetako ordezkariek, antolatzaileek eta babesleek […]

Irakurri gehiago

Aena 2025eko Donostiako Zurich Maratoia lasterketaren babeslea izango da

Donostiako Zurich Maratoia lasterketaren antolatzaileek babesletza-hitzarmena sinatu dute AENArekin, Espainiako aireportu-kudeatzaile nagusiarekin, eta Donostiako runningaren hitzordu handiaren babesle ofizial berria izango da. Akordioa Donostiako Aireportuan sinatu zen, eta bertan izan ziren Iñigo Olaizola, Donosti Eventos erakundeko zuzendaria, eta Jose Manuel Sanchez Losada, Donostiako Aireportuko zuzendaria. Lankidetza horrek indartu egiten du ekitaldiaren eta Aenaren arteko lotura […]

Irakurri gehiago

Title Sponsor

Main Sponsor

Institutional Partner

Official Partner

Charity Partner

Media Partner