2025eko Azaroak 23

22 de November de 2024

Inoiz baino parte-hartzaile gehiago Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoiaren 46. edizioan, 10.500 korrikalarirekin 

● Igandean, azaroak 24, jokatuko da, aurreko edizioan baino 3.000 korrikalari gehiagorekin.
● 63 nazionalitatetako atletak arituko dira, emakumeen % 29ko parte-hartzea eta korrikalarien % 44 atzerritarrak izango dituen lasterketa honetan
● Larunbatean, hilak 23, 10:00etan irekiko ditu ateak Expo Sports azokak, Kursaal Kongresuen Jauregian.

Espainiako bigarren maratoi antzinakoena da Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoia, eta 46. edizioa ospatuko du aurten.Eta sasoi betean datorkigu, gainera, parte-hartzaile kopuruari dagokionez errekor historiko batekin, eta hiru aste aurrez dortsal guztiak agortuta, uste baino lehenago. 10.500 korrikalarik eman dute izena, aurreko edizioan baino 3.000 gehiagok, honela banatuta: 6.000 atleta Maratoian; 1.000 21K lasterketan, eta 3.500 10 kilometroko proban.

Gaur goizean egin da lasterketaren aurkezpena Donostiako udaletxean, Eneko Goia alkatea bertan zela, eta han izan dira beste agintari batzuk, antolatzaileak eta babesleen ordezkariak ere, hala nola Carlos Chapa Zurich-en ordezkaria –lasterketaren babesle nagusia–, bai eta Gipuzkoako atletismoaren figura handiak ere, Ramón Cid eta Iraitz Arrospide besteak beste, eta Behobia-Donostia lasterketako azken irabazlea, ChakibLachgarEstefi Uzu “Verdeliss” atleta, familia ugariko ama eta influencerra ere egon da aurkezpen-ekitaldian. Pasa den uztailean hil zen Juanjo Ozkariz atleta eta epaileari omenaldi hunkigarria egin zaio, gainera, ekitaldian.

Hiru distantziak kontuan hartuta, parte-hartzaileen % 29 emakumeak izango dira Donostiako Zurich Maratoiaren 2024ko edizio honetan.   63 herrialdetako atletak etorriko dira; Espainia (6.336 korrikalari), Frantzia (2.157) eta Erresuma Batua (1.007) izango dira ordezkaritza handienekoak. Korrikalarien % 44 Espainiatik kanpokoak izango dira, eta gainerakoak Espainiako hainbat probintziatakoak. Beste datu garrantzitsu bat da Donostiako Maratoia gaztetzen ari dela; izan ere, parte-hartze handieneko adin-tartea 25-34 urte bitartekoa izango da, 3.749 korrikalarirekin. 

Estatuko maratoi azkarrenetako bat
Edizio honetako berritasunetako bat izango da Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoiak ez duela izango nazioarteko eliterik. Erabaki horren ondorioz, Donostiako Maratoia izango da korrikalari amateurrak soilik izango dituen bakarra Bost Handien multzoan.Lasterketa irekiagoa eta zirraragarriagoa izango da, beraz, baina gainerakoak bezain azkarra. Izan ere, aurreko edizioan, 3:34:45 izan zen korrikalarien batezbesteko denbora; horrenbestez, Estatuko maratoi azkarrenetakoa da Donostiakoa.Donostiako lasterketa azkarra dela erakusten  duen beste datu bat da parte-hartzaileen % 79 iritsi zela helmugara lau orduz azpitik, eta % 18 hiru orduz azpitik. 2022ko edizioan zirkuituan egindako aldaketei esker, Donostiako zirkuitua azkarragoa eta lauagoa da eta, horri esker, parte-hartzaileen % 65ek baino gehiagok hobetu dute haien marka pertsonala. Aurreko edizioetan bezala, zortzi erbi-talde egongo dira, zortzi erritmo ezberdin markatuko dutenak, 02:45 eta 5:00 orduen artean.

Donostiako Nazioarteko Maratoia Gipuzkoako Maratoi Txapelketa eta Euskadiko Maratoi Txapelketa ere izango da, gizonezkoen zein emakumezkoen kategoria indibidual absolutuan zein taldekako kategorian.

10 kilometroko distantziaren kasuan, 08:15ean abiatuko dira korrikalariak Hernani kaletik –udaletxearen ondoan–, eta toki beretik abiatuko dira Maratoia eta Maratoi erdia jokatuko duten atletak, 09:00etan.  Parte-hartzaile kopurua handia denez, eta Donostiako Maratoiaren historian lehen aldiz, bi irteera-ordu egongo dira, 09:00etan eta 09:05ean. RFEA federazioak homologatutako ibilbidea du lasterketak, eta Amara, Anoeta, Antiguo, Erdigunea eta Gros auzoetatik igaroko da.Boulevarden egongo da helmuga, kirol-ekitaldi handien eszenatoki izan dena, hala nola Frantziako Tourra, Espainiako Itzulia eta Behobia-Donostia.

Korrikalariaren azoka
Kursaal Kongresuen Jauregia izango da aurten ere Donostiako Zurich Maratoiaren bezperako gune nagusia. Korrikalariaren Azokan (Expo Sports) kirolaren munduari eskainitako stand ugari egongo da. Oraingo honetan, ondorengo markak egongo dira: Zurich Aseguruak, Finisher, Zurich Marató Barcelona eta eDreams Mitja Marató Barcelona by Brooks, Pimiento Negro, Sports Different, Styrpe, El Pozo. Gune horretara bertara joan beharko dira parte-hartzaileak haien dortsalak eta elastiko oroigarriak jasotzera larunbatean, hilak 23, 10:00ak eta 20:00ak bitartean, etenik gabe.

Zurich Aseguruak, babesle nagusia aurten ere
Zurich Aseguruak konpainiak 10. urteurrena bete du berriz ere Bost Handien zirkuituan egongo den Donostiako Maratoiaren babesle nagusia izaten. Hain zuzen ere, Estatuko 75 korrikalarik izango dute Donostian Espainiako bost maratoi handien zirkuitua osatzeko aukera. Bestalde, Z Zurich Foundation fundazioak finisher bakoitzeko euro bana emango dio Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioari.


Halaber, ataxia telangiektasia gaixotasuna ezagutzera ematearen alde lan egiten duen Zurich AEFAT taldea 30. aldiz egongo da Donostiako maratoian. 2017an sortu zen talde hori, eta oraingoz sendabiderik ez duen endekapenezko gaixotasun hori duten haur eta gaztez eta haien aulki bereziak bultzatzen dituzten korrikalari boluntarioz osatuta dago. Nabarmentzekoa da, bestalde, “12 hilabete 12 maratoi” erronka solidarioa, Raúl Pérez atleta gasteiztarra ELA gaixotasuna ezagutzera emateko egiten ari dena. Donostiakoa bere erronkako azken-aurreko maratoia izango da.

Azken albisteak

Zurich San Sebastián Maratoiak bere inskripzioaren zenbateko osoa itzultzeko aukera ematen du 2024rako izena eman duten 10.500 pertsonei

Beste aukera batzuen artean, 2024a bertan behera utzi behar izan zuten Donostiako proba handiko parte-hartzaile guztiek euren inskripzioko dirua berreskuratu ahal izango dute. Zurich San Sebastian 2024 Maratoia bertan behera utzi behar izan dute, eguraldi txarra dela eta. Antolatzaileek, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi izan dizkiete euren txirrindularientzat hain zailak diren egun hauetan izan […]

Irakurri gehiago

Inoiz baino parte-hartzaile gehiago Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoiaren 46. edizioan, 10.500 korrikalarirekin 

● Igandean, azaroak 24, jokatuko da, aurreko edizioan baino 3.000 korrikalari gehiagorekin.● 63 nazionalitatetako atletak arituko dira, emakumeen % 29ko parte-hartzea eta korrikalarien % 44 atzerritarrak izango dituen lasterketa honetan● Larunbatean, hilak 23, 10:00etan irekiko ditu ateak Expo Sports azokak, Kursaal Kongresuen Jauregian. Espainiako bigarren maratoi antzinakoena da Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoia, eta 46. edizioa ospatuko du aurten.Eta sasoi betean datorkigu, […]

Irakurri gehiago

Zurich Donostia 2024 Maratoiak bigarren urtez jarraian lortu duen parte hartze marka hautsi du eta 10.500 dortsal saldu ditu

Hurrengo ediziorako, azaroaren 24an, aurreko urtean baino 3.000 izen emate gehiago egin ditu Donostiako maratoiak 46. ediziorako Donostia Zurich Maratoiak bere partehartzaileen errekorra hautsi du berriro, izen emateak 20 egun lehenago agortuz – iaz sold out egin zuen data bera- 10.500 dortsal salduta azaroaren 24rako: 6.000 bere distantzia nagusirako (42K), 1.000 maratoi erdian (21K) eta […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional Partner

Official Partner

Official Supplier

Charity Partner

Media Partner