2025eko Azaroak 23

5 de November de 2024

Zurich Donostia 2024 Maratoiak bigarren urtez jarraian lortu duen parte hartze marka hautsi du eta 10.500 dortsal saldu ditu

Hurrengo ediziorako, azaroaren 24an, aurreko urtean baino 3.000 izen emate gehiago egin ditu Donostiako maratoiak

46. ediziorako Donostia Zurich Maratoiak bere partehartzaileen errekorra hautsi du berriro, izen emateak 20 egun lehenago agortuz – iaz sold out egin zuen data bera- 10.500 dortsal salduta azaroaren 24rako: 6.000 bere distantzia nagusirako (42K), 1.000 maratoi erdian (21K) eta 3.500 bere 10Krako.

Horrek esan nahi du 2024rako Donostiako maratoiak bere parte-hartze marka hautsi duela berriro, 2023an baino 3.000 izen gehiago eman baititu, hau da, % 28,6 gehiago. Nabarmentzekoa da parte-hartzea gehien handitu den distantzia maratoian izan dela, 3.500 inskripzio saltzetik 6.000 izatera igaro baita, % 41,7ko hazkundearekin; maratoi erdia 1.000 dortsaletara mugatu da, 2023koaren erdia, maratoilariei mesede egiteko, eta 10K-a iaz saldutako 2.000 dortsaletatik hurrengo ediziorako 3.500era igaro da, % 42,8 haziz.

Azken albisteak

Thomas Holliday eta Maite Arraiza izan dira Zurich Maratoi Donostia San Sebastián 2025eko irabazleak

Donostia, 2025eko azaroaren 23a – Zurich Maratoi Donostia–San Sebastián 2025ek historia egin du igande honetan, 11.500 korrikalarirekin, hiriaren kirol hitzordu nagusi gisa sendotuz. Horien artean, 3.271 emakume eta 70 nazionalitatetako parte-hartzaile internazionalen %35, datu historikoak probaren ibilbidean. Zurich Maratoi Donostia–San Sebastiánaren 46. edizioak, Zurich Las 5 Grandes zirkuituko bigarren probak, berriro ere sold out izan du: 7.000 […]

Irakurri gehiago

Donostiako 46. Nazioarteko Zurich Maratoian inoiz baino jende gehiagok hartuko du parte, 11.500 lagunek izena emanda

2025.11.20 – Espainiako bigarren maratoi zaharrenak, Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoiak, 46. edizioa ospatuko du aurten. Eta parte-hartzearen errekor historikoarekin egingo du. Guztira 11.500 korrikalari izango dira: 7.000 maratoian, eta 4.500 10 km-tan. Aurkezpen ofiziala gaur goizean egin da Donostiako Udaletxean, igandean irteera-lerroan egongo den Jon Insasuti alkate berria buru izan duen ekitaldian. Erakundeetako ordezkariek, antolatzaileek eta babesleek […]

Irakurri gehiago

Aena 2025eko Donostiako Zurich Maratoia lasterketaren babeslea izango da

Donostiako Zurich Maratoia lasterketaren antolatzaileek babesletza-hitzarmena sinatu dute AENArekin, Espainiako aireportu-kudeatzaile nagusiarekin, eta Donostiako runningaren hitzordu handiaren babesle ofizial berria izango da. Akordioa Donostiako Aireportuan sinatu zen, eta bertan izan ziren Iñigo Olaizola, Donosti Eventos erakundeko zuzendaria, eta Jose Manuel Sanchez Losada, Donostiako Aireportuko zuzendaria. Lankidetza horrek indartu egiten du ekitaldiaren eta Aenaren arteko lotura […]

Irakurri gehiago

Title Sponsor

Main Sponsor

Institutional Partner

Official Partner

Charity Partner

Media Partner