Maiz egiten diren galderak
Non jasotzen dut nire dortsala?
Dortsalak ostiral arratsaldean eta larunbatean, lasterketa baino lehen, banatuko dira Kursaal Elkargunea aretoan. Ez da dortsalik emango lasterketaren egunean bertan. Informazio guztia webgunean eskuragarri dago.
Beste pertsona batek jaso al dezake nire dortsala?
Bai, lasai egon. Zure dortsala jasotzen duen pertsonak honako hauek ekarri beharko ditu: izen-ematearen agiria, dortsal zenbakiarekin jasoko duzun e-maila eta zure identifikazio-agiri ofizialaren fotokopia (NAN, AIZ edo pasaportea)..
Lasterketaren egun berean jaso al dezaket nire dortsala?
Ez da posible; jasotzeko azken eguna larunbateko 20:00ak izango dira.
Nola jakin dezaket nire dortsal zenbakia?
Lasterketaren aurreko egunetan zure dortsal zenbakia duen e-mail bat jasoko duzu. Aurkitzen ez baduzu, zure izen-ematera sartu eta ondoko ESTEKAN egiaztatu ahal izango duzu.
Nire izen-ematearekin probako kamiseta jasoko al dut?
Bai, dortsalarekin batera emango zaizu.
Irteera-kaxoi lehenagoko batera alda dezaket?
Ez dago arazorik; zure irteera-kaxoia aldatu dezakezu, zure izen-ematera sartuta eta atal hori editatuz ondoko ESTEKAN
Ba al egongo dira erritmo-markatzaileak (liebreak) lasterketan zehar gidatzeko?
Bai, erritmo-markatzaile talde bat antolatuko dugu zure helburua lortzen laguntzeko. Liebreek 8 erritmo desberdinetan egingo dute ibilbidea: 2:45h, 3:00h, 3:15h, 3:30h, 3:45h, 4:00h, 4:30h eta 5h.
Beraien markari dagokion irteera-kaxoietan aurkituko dituzu, eta lasterketa egiteko denborarekin identifikatutako banderak eramango dituzte.
Eraman behar al dut nire txip horia, dortsalean sartuta egongo den txipaz gain?
Lasterketan zenbatuko den txipa dortsalean sartuta eramango duzuna izango da. Txip hori horiak ez du baliorik kasu honetan. Utzi etxean.
Posible al da nire izen-ematea lagun edo senide bati ematea?
Ez. Izen-ematea pertsonala da eta ezin da dortsalaren titularra aldatu.
Aurikularrekin korrika egin al dezaket?
Ez. Segurtasun arrazoiengatik ez da posible. Federazioak ez du baimentzen. Gozatu hiriko giroaz eta lasterketako animazioaz.
Parte-hartzeagatik domina jasoko al dut?
Bai, azken hornidura-postua zeharkatu ondoren, Zurich Maratoi Donostiako amaierako domina jasoko duzu, bai maratoian bai 10K distantzian. 10K-rako domina bat bakarrik dago. Domina grabatua eros dezakezu izena ematean edo larunbatean Harrera Gunean, lasterketa-dortsala jasotzean.
Parte-hartzeagatik diplomaren bat jasoko al dut?
Bai, zuk zeuk deskargatu ahal izango duzu finisher diploma zuzenean webgunetik, eskuragarri dagoenean.
Zer aurkituko dut ibilbideko hornidura puntuan?
Hornidura puntu guztietan ura eta edari isotonikoa aurkituko dituzu, eta batzuetan platanoak eta Finisher gelak ere bai.