2025eko Azaroak 23

EU | ES | EN | FR

Erregulazioa

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO MARATOIAREN 47. EDIZIOA. 2025

ARAUTEGIA

1.artikulua. Eguna

Donostiako Zurich Maratoia ondoren adierazten diren bi erakundeek osatutako Batzorde Sustatzaileak bultzatutako ekitaldia da: Gipuzkoako Atletismo Federazioak (GAF) eta Donosti Eventos-RPM-Racing Pruebas Deportivas Aldi Baterako Enpresa-elkarteak.

Proba hiriko zirkuitu batean egingo da, 2025ko azaroaren 23an, Maratoiko distantzia 09etan eta 10K distantzia 08:15etan aterako da.

2. artikulua. Distantzia eta Epaileak

Probak honako distantzia eta lasterketa independenteak izango ditu: 42,195km-ko maratoia eta 10,00km-ko 10K-ko proba. Distantzia guztiak ofizialak dira eta RFEAk ziurtatzen ditu komisario baimendu baten bidez. Era berean, RFEAren errepideko lasterketen araudiaren mende dago. RFEAk eta FAGek izendatutako epaileek araudia betetzen dela zainduko dute.

3. artikulua. Parte-hartzea

Federatutako zein federatu gabeko edozein nazionalitatetako atletek har dezakete parte lasterketan. Nolanahi ere, 18 urte beteta izan beharko dituzte lasterketaren egunean Maratoi distantzian parte hartzeko.

10K-ko proban 16 urte beteta izan beharko dituzte probaren egunean. Adingabe orok guraso-baimena beteta eman behar du. Dokumentu hau beteta bidali behar da helbide honetara: info@zurichmaratonsansebastian.com, adingabearen NANaren fotokopia batekin eta baimendutako helduaren NANaren fotokopia batekin batera. Erakundeak adingabearen inskripzioa ezeztatzeko eskubidea izango du, baldin eta eskatutako dokumentazioa ez badu. Dokumentua hemen deskarga dezakezu.

RFEAren araudiaren arabera, hainbat sailkapen egingo da gizonen zein emakumeen kategorietan, jaiotza-urtea kontuan hartuta. Korrikalari bakoitzak bere erantzukizunpean hartzen du parte maratoian, eta lasterketa egin ahal izateko behar adinako maila fisikoa du. Debekatuta dago atletismoko proba honi ez dagozkion modalitateetan parte hartzea, hala nola patinetez, skatez, gurpildun aulki elektrikoz eta handbike-ez.

4. artikulua. Epaileak

RFEA/WAk izendatutako epaileak azken erabakia hartuko du proba egiteko loteslea den edozein alderdiren aurrean. FAGeko epaile eta komisario laguntzaileen laguntza izango du. WAren arauen arabera, Maratoian 5. km-tik aurrera eta 5 km-tik behin, hornidura-puntu bat egongo da, bai eta helmugan ere. Maratoiko proban denbora partziala hartuko da Km10ean, maratoi erdikoa, Km30ekoa eta helmugakoa. 10K-ko proban Km5ean izango da.

Gehienez 5 orduko denbora ezartzen da Maratoiaren ibilbidea osatzeko eta 1h 10ekoa 10K-rako. Denbora hori igaro ondoren, amaitu ez duten parte-hartzaileek zirkulazioaren bideari jarraituz eta beren ardurapean jarraitu ahal izango dute.

5. artikulua. Izen-emateak

Maratoiaren parte-hartzea 7.000 partehartzailera mugatu da eta 10K-koa 4.500ra. ONLINE eman daiteke izena, hemen: www.zurichmaratonsansebastian.com

Kreditu- edo zordunketa-txartel bidezko ordainketa-moduak onartzen dira, eta inskripzioa formalizatzerako unean ordaindu beharko da.

Azaroaren 16ra arte egongo da izena emateko aukera, baldin eta ordurako dortsalik gelditzen bada.

*Argitaratutako prezioak BEZ barne dute
** RFEA edo GAF-ren lizentziarik ez duten parte-hartzaileek 5€-ko egun bateko lizentzia eta asegurua ordaindu beharko dituzte Maratoia egutegi internatzionalan egoteagatik. 10k-ko frogan ez da behar egutegi autonomikoan dagoelako.

Donostiako Zurich Maratoian izena-ematea pertsonala eta besterenezina da, eta araudi hau onartzea dakar. Dortsala probaren izena-emateko plataformaren barruan transferitu ahal izango da soilik, ezarritako tasak ordaindu ondoren eta antolakuntzak baimena eman ondoren. Inolako kasutan, beste pertsona, lagun edo senide bati transferitu edo saldu ahal izango zaio probaren egunera joan ezin izateagatik, izena-emateko plataforman erregistratuta geratu gabe. Baldintza horiek ez betetzeak proban parte hartzea baliogabetu ahal izango du, eta antolakuntzak eskubidea izango du etorkizuneko ekitaldietan parte hartzetik kanpo uzteko.

02:30 AZPIKO GIZONEN ETA 02:45 EMAKUMEN KORRIKALARIENTZAKO DOAKO IZEN-EMATEAK

Lehenengo 50 korrikalariek DOAKO DORTSALA izango dute, baldin eta 02:30:00 azpiko marka egiaztatzen badute gizonezkoetan, eta 02:45:00 azpikoetan emakumezkoetan, 2021 urtetik aurrera, maratoi homologatu batean. Jatorria eta federatuta dauden edo ez kontuan hartu gabe. Horretarako, dortsala eskatu beharko dute irailaren 30eko 23:59ak baino lehen, maraton@maratonsansebastian.com helbide elektronikora idatziz, izena, abizenak, lizentzia-zenbakia (atleta federatuen kasuan), egindako marka (beti zirkuitu homologatuan) eta marka egiteko eguna eta lekua adieraziz. Datuak egiaztatu ondoren, atletak GONBIDAPEN KUPOI bat jasoko du, dohainik izena emateko. Kupoiak dortsalaren kostua bakarrik estaliko du, baina plataforman eskainitako zerbitzuak sartu eta ordaindu ahal izango ditu unean bertan (argazki-packa, domina-grabazioa, egun bateko lizentzia, etab.).

Plataforman edo beste edozein bidetatik izena eman baduzu prozesu hau egin aurretik, ez da inoiz dirua itzuliko. Kupo honek ez du zerikusirik Gipuzkoako Atletismo Federazioarekin eta Euskadiko Atletismo Federazioarekin Gipuzkoako Txapelketetarako eta Euskadiko Txapelketetarako ezarritakoekin, ez banaka ez taldeka.

Sari ekonomikoen zerrenda hemen ikus daiteke

6. artikulua. Itzulketak

Behin inskripzioa egin ondoren, inola ere ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko, eta ezingo da etorkizuneko edizioetarako gorde ere (besteak beste, istripuak, lesioak, doako inskripzioak eta abar barne, baina ez dira mugatuko). Inskripzioa egiterakoan, itzulketa-berme bat kontratatzeko aukera egongo da; horrek inskripzioaren zenbatekoaren %100a itzultzea bermatuko dio parte-hartzaileari azaroaren 4a arte 18:00-tan, eta egun horretatik azaroaren 11ko 23:59ra arte, ordaindutako zenbatekoa hurrengo ediziorako gordetzeko aukera eskaintzen du. Ezinbestekoa da itzulketa-bermea inskripzioa formalizatzerako unean kontratatzea. Berme horren zenbatekoa inola ere ez da itzuliko. Itzulketa egiteko, inskripzioaren titularrak egin behar du eskaera, info@zurichmaratonsansebastian.com helbide elektronikora idatzita; izena eman duenaren izen-abizenak, NAN zenbakia eta inskripzioan ageri den eskaera-zenbakia adierazi behar ditu mezuan.

7. artikulua. Ezeztatzea

Antolatzaileekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, lasterketa bertan behera uzten bada, antolatzaileek eskubidea izango du araudiko 6. artikulua indargabetzeko, egoki irizten dizkieten neurriak hartuta.

8. artikulua. Dortsalak jasotzea

Ondorengo egunetan jaso ahal izango dira korrikalarien dortsal-txipak eta poltsak:

AZAROAREN 22an, LARUNBATA, 10:00etatik 20:00era

KURSAAL Biltzar Jauregiko EXPO Sports erakusketan (Zurriola Hiribidea 1)

Dortsalak ondo ikusteko moduan eraman beharko dira gorputz-enborraren aurreko aldean, lasterketa osoan zehar.

Dortsalak txertatuta du txipa, zerrenda forman, zenbakiaren atzeko aldean; horregatik, ezin dira dortsalak tolestu edo manipulatu.

Dortsala eta poltsa ezarritako moduan ez jasotzeak haiei uko egitea esan nahiko du.

Dortsalak ezin izango dira jaso lasterketaren egunean, antolakuntzak baimendutako salbuespenak ezik.

NAN agiria aurkeztea exijitzen da eta, izena eman duena ez beste pertsona bat joaten bada,  NAN agiriaren fotokopia eraman beharko du, agiri horren argazkia mugikorrean.

9. artikulua. Maratoiko Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketa. Absolutua BANAKAKOA ETA TALDEKAKOA

Donostiako Nazioarteko Maratoia Gipuzkoako Marato Txapelketa eta Euskadiko Maratoi Txapelketa izango dira, gizonezkoen, emakumezkoen eta taldekako kategoria absolutuan. Txapelketan parte hartu nahi dutenek azaroaren 10a baino lehen eman beharko dute izena, bai frogaren izen-emateen plataforman, bai RFEA estranetaren bidez. Atleta horiek, bai eta antolakuntzak elite deritzotenak ere, irteeraren ondoan (*) dagoen dei-ganberatik igaro beharko dute nahitaez, 10Km-ko proban parte hartzen duen atleta irten bezain laster, eta, betiere, 8: 50ak baino lehen; horretarako, lizentzia, NAN, pasaportea edo dokumentu ofiziala eraman beharko dute, dagokion taldearen argazki eta arropa ofizialarekin, lehiaketan parte hartzeko.

Aurten Euskadiko eta Gipuzkoako Maratoi Txapelketak sari ekonomikoak izango ditu, bai banaka, bai taldeka. Bi txapelketetako sari ekonomikoak hemen ikus daitezke.

Euskadiko eta Gipuzkoako Maratoi Txapelketari begira, 2006ean edo aurreko urteetan jaiotako euskal/gipuzkoar atletek eman ahal izango dute izena txapelketa horretan, baldin eta 2025ko denboraldiari dagokion EUSKAL FEDERAZIO-LIZENTZIA badute, eta, betiere, titularrak ez badu inolako zigorrik izena emateko ezarritako gehieneko egunean.

Gainera, azaroaren 6a baino lehen eskatzen badute, doan egin ahal izango dute 2022ko urtarrilaren 1etik azaroaren 6ra arte marato edo marato erdiko marka hauek proba ofizialetan egiaztatuta dituzten atletek:

Maratoian                            Maratoi erdian

Gizonak: 2.45.00                Gizonak: 1.16.00

Emakumeak: 3.30.00          Emakumeak: 1.35.00

Txapelketan izena emateko epea zabalik egongo da < strong>AZAROAREN 10AN, ASTELEHENA, 23: 59an . < em> (Adi: gutxieneko marka izanez gero, doakotasunaren eskaera aurreko OSTEGUNEAN amaituko da: azaroaren 6an) .

Nahitaezkoa da, ATLETA GUZTIEK PAUSO HAUEK EGIN BEHARKO DITUZTE, hurrenkera honetan:

1. Euskadiko/Gipuzkoako Maratoi Txapelketarako izen-ematea Espainiako Atletismo Federazioaren SDPren bidez egingo da. Azaroaren 10ra arte egongo da eskuragarri, egun hori barne.

2. Izena doan emateko eskatzen den gutxieneko marka izanez gero, atletak mezu bat bidali beharko du gaf@kirolak.net helbidera < strong> AZAROAREN 6A BAHINO LEHEN , izena, abizenak, lizentzia, egindako marka (beti zirkuitu homologatuan) eta marka egin den eguna adieraziz. Datuak egiaztatu ondoren, atletak GONBIDAPEN KUPOI bat jasoko du, bere doako izen-ematea osatzeko. Kupoiak dortsalaren kostua bakarrik estaliko du, baina plataforman eskainitako zerbitzuak (argazki-packa, domina-grabazioa, etab.) sartu eta ordaindu ahal izango ditu unean bertan.

3. Maratoi-proban izena ematea AZAROAREN 10A BAHINO LEHEN, orrialde honen bidez: < a href = "https://zurichmaratonsansebastian.com/inscripción /" >https://zurichmaratonsansebastian.com/inscripción/
GONBIDAPEN-KUPOIA gutxienekoa betetzeagatik izango bazenu (AZAROAREN 6A BAINO LEHEN ESKATUA), izena emateko formularioaren amaieran sartuko da. AZAROAREN 10EAN, DONOSTIAKO ZURICH MARATOIAREN WEBGUNEAN BETE EZ DIREN INSKRIPZIOAK EZ DIRA AINTZAT HARTUKO.

Antolakuntzaren webhorrian edo beste edozein bidetatik izena eman baduzu prozesu hau egin aurretik, ez da inoiz dirua itzuliko.

10. artikulua. Dortsal-txipa

Nahitaezkoa izango da dortsal-txipa erabiltzea, eta ikusteko moduko lekuan eraman beharko da, gorputz-enborraren aurreko aldean.

Kontrolak egongo dira irteeran, helmugan eta ibilbidean, eta korrikalari guztiak pasatu beharko dira nahitaez kronometrajeko alfonbretatik.

11. artikulua. Kanporatze-denborak eta erbiak

Probak Maratoi distantzian gehienez ere 5 ordu iraungo du lehenengo parte-hartzailea irteerako alfonbratik igarotzen denean. Puntu bakoitzean denbora hauek betetzen ez dituzten atletak lehiaketatik kenduko dira:

5km: 35min
10km: 1h10min
20km: 2h20min
25km: 2h55min
30km: 3h30min
35KM: 4h05min
40km: 4h40min
42.195KM: 5etan

Probaren gehieneko iraupena 10KM distantzian ordubete eta 10 minutu izango da lehenengo parte-hartzailea irteerako alfonbratik igarotzen denean. Puntu bakoitzean denbora hauek betetzen ez dituzten atletak lehiaketatik kenduko dira:

5km: 35min
10km: 1h10min

Ibilbide osoan zehar, Maratoiko lasterketa buruak harrapatzen dituen 10K-ko partaide guztiak lasterketatik kanpo geratuko dira.

Antolakuntzak Maratoi 8 erbi parte-hartzaileen eskura jarriko du, lasterketan zehar erritmo finkoa markatuko duena honako marka hauek egiteko:

2h45, 3h, 3h15, 3h30, 3h45, 4h, 4h30 eta 5h Maratoi froga amaitzeko

2 ordu eta 30 ordu baino gutxiagoko marka lortu nahi duten parte-hartzaileek erbi pertsonal bat inskribatzeko eskubidea izango dute, horretarako kontsultatu baldintzak hemen: maraton@zurichmaratonsansebastian.com.

12. artikulua. Deskalifikatzea

Deskalifikatzeko arrazoi izango dira:

  • Dortsal-txipa ez jartzea eta ezarritako kontrol-guneetatik ez pasatzea.
  • Ibilbide osoa ez egitea.
  • Dortsaleko publizitatea aldatzea edo ezkutatzea, eta bularraldean behar bezala eta ikusteko moduan jarrita ez eramatea.
  • Beste korrikalari bati esleitutako dortsal-txipa eramatea.
  • Epaileen edo antolatzaileen jarraibideei jaramonik ez egitea.
  • Helmugan dortsalik gabe sartzea.
  • Inskribatu gabeko atletengandik edo ofizialak ez diren ibilgailu mugikorretan doazen pertsonengandik erritmoa markatzeko laguntza jasotzea.
  • Ibilbidearen planoan ageri diren anoa-postuetatik kanpo janaria/ura jasotzea.
  • Ibilgailu mugikorretatik edo beste atleta batengandik janaria/ura jasotzea
  • Zirkuituaren barruan haur-aulkiekin parte hartzea.
  • Zirkuituaren barruan haurrekin batera korrika egitea, helmuga barne.
  • Halaber, gogorarazten dugu zirkuituaren barruan erabat debekatuta daudela antolatzaileenak ez diren motordun ibilgailuak eta bizikletak.

13. artikulua. Zirkuitu-hornidurak

2-4 km bakoitzeko hornidura egongo da, Maratoiaren distantziarako 16 puntu arte. Hornidura KM 4.5ean egongo da 10K-ko distantzian.

Hornidurak honela banatuko dira:

  • 3,5K UR BOTILATXOA
  • 5K UR BOTILATXOA
  • 7K UR/POWERADE ONTZIA + PLATANOA/LARANJA
  • 10K UR/POWERADE ONTZIA + PLATANOA/LARANJA
  • 12,5K UR/POWERADE ONTZIA + PLATANOA/LARANJA
  • 15K UR BOTILATXOA + FINISHER GELA
  • 18K UR BOTILATXOA + FINISHER GELA
  • 19,5K UR BOTILATXOA + FINISHER GELA
  • 22K UR/POWERADE ONTZIA + PLATANOA/LARANJA
  • 26,5K UR/POWERADE ONTZIA + PLATANOA/LARANJA
  • 26,6K FINISHER GELA
  • 29K UR/POWERADE ONTZIA + PLATANOA/LARANJA
  • 31,8K UR BOTILATXOA + FINISHER GELA
  • 35K UR BOTILATXOA + FINISHER GELA
  • 39K UR BOTILATXOA + FINISHER GELA
  • 40,5K UR BOTILATXOA + FINISHER GELA

Hornidura bat ere emango da helmugan.

Anoa pertsonalizatua (antolatzaileek dortsala emanda gizonezkoetan 2 ordu eta 30eko eta emakumezkoetan 2 ordu eta 45ko egiaztatuatako denbora duten atletentzat eta Euskadiko eta Gipuzkoako Txapelketako atletentzat soilik) lasterketaren egunean entregatu beharko da Kursaal-en jarritako jaso puntuan, 07:00etatik 07:45etara. Freskagarri pertsonalak eman behar dira, korrikalariaren zenbaki berdinarekin eta jaso nahi duzun kilometroarekin identifikatuta. Freskagarri-postu pertsonalizatuak mahaietan ordenatuta egongo dira, beherenetik altuenera ordenatuta, gutxienez 20 metrora, 5,5K/10K/15K/19,5K/26,5K/31,5K/35K/40K kilometroko ano-postu herrikoiak baino lehen, eta epaile batek zainduko ditu. Lehenengo taulak nazioko eta nazioarteko elitearentzat izango dira, hurrengoak Gipuzkoa eta Euskadiko Txapelketaren gizonentzat eta azkenengoak Gipuzkoa eta Euskadiko Txapelketaren emakumeentzat.

14. artikulua. Asegurua

Ofizialki inskribatutako parte-hartzaile guztiek izango dute aseguru-poliza baten estaldura, lasterketaren zuzeneko ondorioz gertatzen diren ezbeharrak estaliko dituena; polizak, baina, ez ditu estaliko ezkutuko pairamen edo akats, arduragabekeria edo oharkabetasunetik eratorritako kalteak, ez legeak eta araudiko artikuluak kontuan hartu ez izanagatik eta lasterketaren lekura joateko eta itzulerako joan-etorrietan gertatutakoak ere.

15. artikulua. Mediku-laguntza

Mediku-laguntza egongo da ibilbidearen hainbat gunetan. Baita helmugan ere.

Antolatzaileek korrikalariei gomendatzen diete lasterketa egin baino lehen mediku-azterketa bat egin dezatela, eta parte-hartzaile guztiek onartu beharko dute kirol-jardueragatiko arriskua.

16. artikulua. Dopin-kontrola

WAren arauei jarraiki, dopin-kontrola egingo zaie erakunde ofizial arduradunek (Eusko Jaurlaritza eta/edo AEPSAD) izendatzen dituzten gizonen eta emakumeen kategorietako parte-hartzaile guztiei.

Parte-hartzaileei gogorarazten zaie dopin-kontroletik pasatzeari uko egiteak berarekin dakarrela automatikoki deskalifikatzea, dagozkion ondore guztietarako. Diru-saria irabazten duten parte-hartzaileek ez du sari hori eskuratuko antolatzaileek dopin-kontrolaren emaitzak jasotzen dituzten arte. Emaitzaren bat positiboa izango balitz, dagozkion kontra-analisiak egingo dira eta, analisi horien emaitza ere positiboa baldin bada, parte-hartzaileak ez du batere saririk jasoko (ez diru-saririk, ez bestelakorik).

17. artikulua. Sariak

Sariak jasoko dituzte gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria absolutuko lehen hiru sailkatuek 10k eta Maratoi distantzietan; eta +40, +50 eta +60 urteko distantziako lehen hiru sailkatuek, helmugan podiuma osatu ahala entregatuko direnak. Sari banaketa bat ospatuko da bakarrik podiuma osatzen duten 3 atletak bertan badaude.

Halaber, garaikurrak jasoko dituzte Gizonezkoen Kategoria Absolutuan lehen hiru gipuzkoarrek, Maratoiko Emakumezkoek (Banakako Gipuzkoako Txapelketa Absolutua) eta sailkatutako gizonezkoen eta emakumezkoen lehen 3 taldeek (Taldekako Gipuzkoako Txapelketa Absolutua); eta Gizonezkoen Kategoria Absolutuan lehen hiru euskaldunek, Maratoiko Emakumezkoek (Banakako Euskadiko Txapelketa Absolutua) eta sailkatutako gizonezkoen eta emakumezkoen lehen 3 taldeek (Taldekako Euskadiko Txapelketa Absolutua).

Euskadiko Txapelketarako eta Gipuzkoako Txapelketarako Klub Absolutuen Sailkapena: Gizonezkoetan zein emakumezkoetan sailkatutako lehen 3 atletek puntuatuko dute (Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko atleta batek eta atzerritar batek puntuatu ahal izango dute). Azken sailkapena klub bakoitzeko lehen hiru atleta sailkatuek egindako denboren baturarekin zehaztuko da.

Probaren errekorra

  • Gizonezkoak Timothy Cherigat (KEN) 2002an 2:09:34rekin
  • Emakumezkoak Rebbeca Tanui (KEN) 2022an 2:23:09rekin

Probaren errekor berria ezartzea gizonetan edo emakumeetan 2.500 €-ko saria izango du.

Helmuga zeharkatzen duten atletentzako sari ekonomikoak lehen 3 atletentzat gizonezkoetan eta lehen 3 emakumeetan. Sariak metagarriak dira.
Gizonezkoetan 2:15:00 azpikoak eta Emakumezkoak: 2:30:00 azpikoak

POSIZIOA SARIA
1.a 2.500 €
2.a 2.000 €
3.a 1.000 €

Egindako markak 2:15:00etatik beherakoak badira gizonezkoetan eta 2:30:00etatik beherakoak emakumezkoetan sariak osorik ordainduko dira. 2:15:00 eta 2:25:00 arteko marken gizonezkoetan eta 2:30:00 eta 2:40:00 emakumezkoetan kasuan % 50 ordainduko da.

RFEA lizentzia duten atletentzako sari ekonomikoak lehen 3 gizonentzat eta lehen 3 emakumeentzat. Sariak metagarriak dira.
Gizonezkoetan 2:20:00 azpikoak eta Emakumezkoak: 2:35:00 azpikoak

POSIZIOA SARIA
1.a 700 €
2.a 560 €
3.a 350 €

Egindako markak 2:20:00etatik beherakoak badira gizonezkoetan eta 2:35:00etatik beherakoak emakumezkoetan, sariak osorik ordainduko dira.  Bestela, % 50 ordainduko da.

Maratoi distantziaren errekor autonomiko absolutu berri bat ezartzen duten RFEA atleta federatuentzat, gizonengan edo emakumeengan, 200 €-ko saria izango dute.

Euskadiko banakako Txapelketan parte hartzen duten atletentzako sariak lehen 3 gizonentzat eta lehen 3 emakumeentzat. Sariak metagarriak dira.
Gizonezkoetan 2:22:00 azpikoak eta Emakumezkoak: 2:37:00 azpikoak

POSIZIOA SARIA
1.a 400 €
2.a 240 €
3.a 120 €

Egindako markak 2:22:00etatik beherakoak badira gizonezkoetan eta 2:37: 00etatik beherakoak emakumezkoetan, sariak osorik ordainduko dira.  Bestela, % 50 ordainduko da.

Gipuzkoako banakako Txapelketan parte hartzen duten atletentzako sariak lehen 3 gizonentzat eta lehen 3 emakumeentzat. Sariak metagarriak dira.
Gizonezkoetan 2:25:00 azpikoak eta Emakumezkoak: 2:40:00 azpikoak

POSIZIOA SARIA
1.a 500 €
2.a 300 €
3.a 150 €

Egindako markak 2:25:00etatik beherakoak badira gizonezkoetan eta 2:40:00etatik beherakoak emakumezkoetan, sariak osorik ordainduko dira.  Bestela, % 50 ordainduko da.

Gipuzkoako taldeko Txapelketan parte hartzen duten taldeentzako sariak lehen 3 gizonezko taldeentzat eta lehen 3 emakumezko taldeentzat. Sariak metagarriak dira.

POSIZIOA SARIA
1.a 200 €
2.a 100 €
3.a 2026-ko maratoaren 3 dortsal doain**

Irakurri probaren araudian parte hartzeko baldintzak.
** Doako dortsalak klub horretako atletek Donostiako Zurich Maratoiaren 2026eko edizioan parte hartzeko dira. Maratoia distantzian eta 2026eko maiatzaren 30a baino lehen trukatzeko.

Euskadiko taldeko Txapelketan parte hartzen duten taldeentzako sariak lehen 3 gizonezko taldeentzat eta lehen 3 emakumezko taldeentzat. Sariak metagarriak dira.

POSIZIOA SARIA
1.a 250 €
2.a 150 €
3.a 2026-ko maratoaren 3 dortsal doain**

Irakurri probaren araudian parte hartzeko baldintzak.
** Doako dortsalak klub horretako atletek Donostiako Zurich Maratoiaren 2026eko edizioan parte hartzeko dira. Maratoia distantzian eta 2026eko maiatzaren 30a baino lehen trukatzeko.

* Sari guztiak legeak ezarritako atxikipenei lotuta egongo dira, eta banku-transferentzia bidez ordainduko dira, RFEAk karrerako denborak ofizialki aitortzen dituenean. Dopinaren aurkako kontrola badago, ez da saririk ordainduko emaitzak atera arte. Espainian bizi direnentzako PFEZ atxikipena % 19koa da, eta atzerrian bizi direnentzako % 24koa.

18. artikulua. Sailkapena

Antolatzaileek sailkapen ofiziosoak argitaratuko dituzte haien webgunean, lasterketaren egunean bertan. Hurrengo egunean argitaratuko dira sailkapen ofizialak. Epaileek emaitzak aldatu ahal izango dituzte, antolatzaileek denborak kontrolatzeko ibilbide osoan zehar jartzen dituzte igarotze-kontrolak aztertu ondoren; abenduaren 16ra arte egin ahal izango dituzte aldaketok, eta egun horretatik aurrera ofizialak izango dira sailkapenak.

Araudi honetan jasota ez dagoen guztia IAAFren araudiak eraenduko du.

Probaren errekorra

  • Gizonezkoak Timothy Cherigat (KEN) 2002an 2:09:34rekin
  • Emakumezkoak Rebbeca Tanui (KEN) 2022an 2:23:09rekin

19. artikulua. Irudi-eskubideak eta datuen lagapena

Parte-hartzaile guztiek, inskripzioa formalizatuta, Araudi hau onartzen dute eta GAFk eta Donosti Eventos-RPM-Racing Pruebas Deportivas Aldi Baterako Enpresa-elkarteak, haien kabuz edo beste erakunde batzuen bitartez, ematen dituzten datu pertsonalak eta lasterketako haien irudiak (argazkiak, bideoak, etab.) kirol-, promozio- edo merkataritza-helburu hutsez informatikoki tratatzeko baimena ematen dute.

Izaera pertsonaleko datuen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenari jarraiki, parte-hartzaileek fitxategiok eskuratzeko eskubidea izango dute, haien edukia partzialki edo osorik zuzentzeko edo ezeztatzeko helburuz. Eskubide horretaz baliatzeko, idatziz egin behar da eskaera, GAFren edo Donosti Eventos-RPM-Racing Pruebas Deportivas Aldi Baterako Enpresa-elkartearen helbidera idatzita.

Araudi hau RFEAren oniritziarekin onetsi da. Aurreikusita ez dagoen guztia IAAren arauek eraenduko dute.

Main Sponsor

Institutional Partner

Official Partner

Official Supplier

Charity Partner

Media Partner