2026-10-09

Mikel Sorok zuzenean diseinatu du Zurich Maratón Donostia-San Sebastiánen kamiseta berria

Donostiako ilustratzaileak Decathlon City San Marcial dendako erakusleihoa arte-estudio bihurtu zuen, azaroaren 22an milaka korrikalarik jantziko duten diseinua sortzeko.

Zurich Maratón Donostia-San Sebastiánek badu kamiseta berria. Lasterketaren 47. edizioko jantzi ofiziala atzo aurkeztu zen modu berezian: Mikel Soro donostiar ilustratzaileak, @marrazketabar izenez ezagunak, zuzenean sortu zuen diseinua, Decathlon City San Marcial dendako erakusleihoan jarritako formatu handiko mihise batean.

Hainbat orduz, Donostiako erdiguneko denda kalera irekitako arte-estudio txiki bihurtu zen. «Cómete Donostia»kanpaina-lelopean, Sorok hiria, haren gastronomia eta maratoiaren giroaren parte diren hainbat elementu irudikatzen dituen ilustrazioa sortu zuen zuzenean.

Sormen-prozesua dendatik kanpotik jarraitu ahal izan zuten korrikalariek, running zaleek, donostiarrek eta ingurura hurbildu ziren bisitariek. Ekintzaren bidez, Zurich Maratón Donostia-San Sebastiánen parte-hartzaileek jasoko duten kamiseta teknikoa ere aurkeztu zen ofizialki, eta lasterketa herritarrengana hurbildu zen, lehiaketa-egunetik harago. Arratsaldean zehar, bertaratutakoek diseinua zuten pegatinak eraman eta 10K lasterketarako dortsalak irabazteko zozketan parte hartu ahal izan zuten.

Mikel Sororen ilustrazioa 2026ko ediziorako aurreikusitako 11.000 kamiseta baino gehiagoren diseinuaren oinarria izango da. Proposamenak lasterketarekin estu lotuta dauden bi elementu uztartu nahi ditu: Donostiaren nortasuna eta hiriko kaleak oinez zeharkatzeko esperientzia.

7.000 korrikalari eta 71 herrialde

Kamisetaren aurkezpena lasterketa jokatzeko sei aste pasatxo falta direnean egin da. Azaroaren 22an izango da proba, eta maratoiak dortsal guztiak agortu ditu dagoeneko. Gutxi gorabehera 7.000 korrikalari bilduko ditu, 71 herrialdetatiketorritako parte-hartzaileekin.

Nazioarteko parte-hartzeak garrantzi handia izango du beste behin. Frantzia, 860 korrikalari ingururekin, eta Erresuma Batua, ia 700ekin, atzerriko herrialdeen artean ordezkaritza handiena izango dutenak dira. Gipuzkoako eta Euskadiko gainerako lurraldeetako korrikalari ugari ere izango dira, baita Espainiako hainbat lekutatik etorritako parte-hartzaileak ere.

10K probak, berriz, izen-emateak zabalik ditu oraindik, eta 3.000 parte-hartzaile ingurura iritsi da dagoeneko; gutxi gorabehera 1.000 dortsal daude eskuragarri. Modalitateak 45 herrialdetako korrikalariak bilduko ditu, eta Frantzia eta Erresuma Batua izango dira, berriro ere, nazioarteko ordezkaritza handiena duten herrialdeak.

Zurich Maratón Donostia-San Sebastián Las 5 Grandes zirkuituaren parte da, Valentzia, Bartzelona, Madril eta Sevillako maratoiekin batera. Aurten ere, Gipuzkoako hiriburuko lekurik ezagunenetako batzuk zeharkatuko ditu. Irteera Hernani kalean egongo da, eta helmuga, ohikoa den bezala, Donostiako Boulevardean.

Aurten ere, Kiprun, Decathloneko running marka espezializatua, izango da lasterketako marka tekniko ofiziala. Kirol-markak maila guztietako korrikalarientzako materiala garatzen du, eta 2026ko edizioan parte-hartzaileei lagunduko die bai prestakuntza-prozesuan, bai lehiaketa-egunean.

Kamiseta aurkeztuta, Zurich Maratón Donostia-San Sebastián azken txanpan sartu da. Edizio berri batek tokiko, estatuko eta nazioarteko milaka korrikalari bilduko ditu berriro hiriko kaleetan.

Comparte esta noticia:

Últimas noticias

Donostiako ilustratzaileak Decathlon City San Marcial dendako erakusleihoa arte-estudio bihurtu zuen, azaroaren 22an milaka korrikalarik jantziko duten diseinua sortzeko. Zurich Maratón Donostia-San Sebastiánek badu kamiseta berria. Lasterketaren 47. edizioko jantzi ofiziala atzo aurkeztu zen modu berezian: Mikel Soro donostiar ilustratzaileak, @marrazketabar izenez ezagunak, zuzenean sortu…

Zurich Maratoia Donostiako antolakuntzak, azaroaren 22an 47. edizioa ospatuko duenak, babesletza-akordioa sinatu du Decathlon eta Kiprun bere running-ean espezializatutako markarekin. Biak batera probaren babesle tekniko berri gisa batuko dira Donostiako atletismoaren hitzordu nagusira. Gainera, proba Espainiako 5 Maratoi Handien Zirkuituarenparte da. Aliantza honen bidez, Decathlon…

Donostia, 2025eko azaroaren 23a – Zurich Maratoi Donostia–San Sebastián 2025ek historia egin du igande honetan, 11.500 korrikalarirekin, hiriaren kirol hitzordu nagusi gisa sendotuz. Horien artean, 3.271 emakume eta 70 nazionalitatetako parte-hartzaile internazionalen %35, datu historikoak probaren ibilbidean. Zurich Maratoi Donostia–San Sebastiánaren 46. edizioak, Zurich Las…

2025.11.20 – Espainiako bigarren maratoi zaharrenak, Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoiak, 46. edizioa ospatuko du aurten. Eta parte-hartzearen errekor historikoarekin egingo du. Guztira 11.500 korrikalari izango dira: 7.000 maratoian, eta 4.500 10 km-tan. Aurkezpen ofiziala gaur goizean egin da Donostiako Udaletxean, igandean irteera-lerroan egongo den Jon Insasuti alkate…