- Korrikalaria naiz
-
Ekitaldia
Maratoiaren balioak
-
Beste ekitaldi batzuk ZMSS
Beste ekitaldi batzuk ZMSS
- ERABAKIAREN ADIERAZPENA
Aurkezpena
Donostiako Zurich Maratoia ez da kirol ekitaldi hutsa, askoz gehiago ordezkatzen du. Estatu osoan historia handiena duen bigarren proba du Donostiak, eta kirol turismoko asteburu batean lortu nahi duzun guztia eskaintzen dizu. Lasterketa azkarra da, eta milaka partaide biltzen dira bertan, esperientzia pertsonal paregabea bizi eta, aldi berean, munduko hiririk ederrenetako batez gozatzeko.
Donostiako Zurich Maratoia kirol, turismo eta herri festaren arteko bat-egitea da. Urteak igaro ahala hiriak gorriz markatu du lasterketa kirol ekitaldien egutegiaren barnean, eta, gaur egun, korrikalariei lasterketaren egunean bertan ematen dien laguntzan islatzen da berezitasun hori.
Donostiako Zurich Maratoiak Donostiako paisaia ikonikoa protagonista duen esperientzia magikoa eskaintzen die parte-hartzaileei. Zeren eta maratoia berezia bada, maratoia hartzen duen hiriari esker da, hiriaren espiritu ireki, kosmopolita eta inklusiboari esker, hiriaren izaera eta tradizioari, belle epoque iraganari esker, horrek aztarna utzi baitu bertako arkitekturan, kulturan, edota mundu osoan miretsia den gastronomian.
Ekitaldiaren helburu nagusia partaidea protagonista nagusi bihurtzea da. Bidaia berdingabea da, izen-ematearekin hasi eta Donostiako Zurich Maratoiaren helmuga zeharkatzean amaitzen dena. Denak zarete ongi etorriak, bai korrikalari gipuzkoarrak bai munduko urruneneko bazterretatik zatozkigutenak. Zuetako bakoitzak, ehunka boluntarioekin, animazio taldeekin, medikuntza eta fisioterapia zerbitzuekin eta herritarrekin batera, posible egiten duzue denon artean Donostiako Zurich Maratoia paregabeko esperientzia bihur dezagun, munduan berdinik ez duen inguru batean, Donostian.
Ongietorri Donostiako Zurich Maratoira!