9 de August de 2021
DONOSTIA MARATOIA, MARTXAN
- Azaroaren 28an jokatuko da maratoiaren 43. edizioa, eta ukitu berriak izango ditu, berritasun ugarirekin eta RPM-MKTGren eta Donosti Eventosen kudeaketarekin.
- Korrikalariek dagoeneko badute lasterketan izena emateko aukera, www.zurichmaratonsansebastian.com webgunean
Datorren azaroaren 28an jokatuko da Donostiako Zurich Maratoia; indarrez eta ilusioz beteta datorkigu, gainera.Espainiako bigarren maratoi zaharrenak eutsi egiten dio bere ohiko datari, eta azaroko azkeneko igandean jokatuko da; baina ukitu berriak izango ditu, RPM-MKTG eta DONOSTI EVENTOSen kudeaketarekin.Batura hori Espainiako indartsuenetakoa bihurtu da, Vocento Taldeak komunikazioaren arloan duen esperientziari eta RPM-MKTGk antolaketaren arloan duenari esker, eta bultzada kualitatibo eta kuantitatibo garrantzitsua ekarriko dio, zalantzarik gabe, Donostiako maratoiari.
Berritasun ugari lantzen ari dira antolatzaileak, hala nola webgune berria eta bezperako egunerako hainbat jarduera, maratoiaren asteburua herritar guztientzako jai handi bat izan dadin. Txikienek Maratoi Txikian parte hartu ahal izango dute, eta haiei lagun egitera datozenek Gosaria Run korrikaldian parte hartzeko aukera izango dute eta, maratoilariekin batera, eta modu lasaian, zangoak askatu ahal izango dituzte eta gosari dibertigarri batekin amaitu.
Lasterketaren antolatzaile berriek berrikuntzaren aldeko apustua egiten dute, eta lehenengo unetik bertatik ikusiko dugu hori. Izan ere, identitate bisual berria izango du lasterketak, irudi berrituarekin, horren erakargarriak ez diren zatiak aldatu egingo zaizkio lasterketaren ibilbideari, eta gipuzkoarrak inplikatuko dira, ekintza zehatzekin. Beraz, Gosaria Run ekitaldian, animazio-gunean, Maratoi Txikian zein Maratoi Birtualean parte hartuta, guztientzako lekua dago Donostiako Zurich Maratoian.
1978az geroztik jokatzen da Donostiako Maratoia eta, harrezkero, 2020a izan zen lasterketa egin ez zen urte bakarra, pandemiaren ondorioz. Horregatik, Donostiak inoiz baino gogo handiagoz hartuko ditu berriro atletak, eta Kontxa parean korrika egin ahal izango dute berriro, ranking askok Europako hondartzarik onentzat jotzen duena.Izan ere, maratoiak asko daude, baina Donostia bat bakarra.
Donostiako Zurich Maratoiak hazten jarraitzeko aukerak dituen etapa berri bati ekin dio RPM-MKTG eta DONOSTI EVENTOS enpresa antolatzaile berriekin. Lehendabizikoak, esperientzia du prestigiodun beste lasterketa batzuetan, hala nola Bartzelonako Zurich Marató maratoian eta Titan Desert proban.Eta Donostiako enpresak, berriz, Donosti Cup eta Enpresen Lasterketan, besteak beste.Aliantza horrek eta Vocento Taldeak komunikazioaren arloan duen indarrak ez diote lasterketaren hazkundeari mugarik jartzen, eta etorkizun oparoa iragartzen diote.
Antolatzaileek korrikalarien segurtasuna zainduko dute, noski, parte-hartzaileen segurtasuna babesteko beharrezko neurri guztiak ezarriz. Txertaketa-kanpainaren bilakaera ona ikusita, pentsa daiteke normaltasunetik hurbil dagoen testuinguru batean egon gaitezkeela. Nolanahi ere, une hartan, azaroan, osasun-agintariek ezartzen dituzten neurriak hartuko dira lasterketan.
Milaka atletak berriro gozatuko dute sukaldaritzaren munduko hiriburutzat jotzen den eta munduko xarma handieneko hiriaz. Abuztuaren 2tik aurrera eman daiteke lasterketarako izena, www.zurichmaratonsansebastian.com webgune ofizialean.
Udazkenean ikusiko dugu elkar.
Eskerrik asko!