2025eko Azaroak 23

EU | ES | EN | FR

9 de July de 2022

Oporretan entrenatzea, deskonektatzeko gakoa

Oraindik oporrak hartu ez badituzu, ziur gaude datozen egunotan ondo merezitako oporrez gozatu ahal izango duzula. Atseden hartzeko denbora behar dugu, baina baita kirola egiteko ere; horrek eguneroko estresa alde batera uzten eta deskonektatzen lagunduko digu.

Deskonektatzen jakitea oinarrizkoa da gure osasunerako; izan ere, frogatuta dago atsedenik gabeko lan-aldi luzeek maila arriskutsu batera arte areagotu ditzaketela gure antsietatea eta estresa. Hain zuzen ere, lanetik kanpo lan-ingurunearekin harremanetan jarraitzeak atsedena oztopatzen du eta alerta mantentzen gaitu.

Deskonexio hori aurkitzen lagunduko digun faktoreetarako bat kirola egitea da, zalantzarik gabe, eta batez ere korrika egitea, funtsezko jarduera fisikoa baita. Gainera, ikuspuntu psikologiko batetik ez ezik, ikuspuntu fisiologikotik ere lagunduko digu eguneroko estres-maila hori murrizten.

Psikologikoki, distraitzeko aukera ematen digu, eta arreta beste kontu batzuetara bideratzen. Maila fisiologikoari dagokionez, kirolarekin endorfinak askatzen ditu burmuinak, hipofisiak. Horrek ongizate-sentsazio handiagoa ematen digu, min-sentsazioak murriztu eta “zoriontasun-sentsazioa” areagotu. Nekatzeak, gainera, atseden hartzen laguntzen digu.

Askotan, oporretan, errutinak aldatzen ditugunez, alde batera utzi ohi dugu jarduera fisikoa. Beroa, ezagutzen ez ditugun lekuetara joatea, etab. izan ohi dira aste batzuez jarduera fisikoa alde batera utzi izana justifikatzeko argudiorik ohikoenak.

Baina norbere jarrera funtsezkoa da jarduera horri eusteko, beraz, hona hemen zenbait aholku:

• Egin ezazu korrika goizeko lehen orduan edo gaueko azkeneko orduan.
• Hondartza ingurura baldin bazoaz edo igerilekua duen leku batera, aprobetxa ezazu igeri egiteko.
• Edan ezazu ur asko, eta hartu edari isotonikoren bat esfortzua egin ondoren, elektrolito-galera konpentsatzeko
• Nahi duzun lekuan joan zaitezke korrika egitera, mendian zein hondartzan; ez ezazu onartu nagikeriak sofan etzanda utz zaitzan. Kirol-oinetako batzuk eta arropa arina baino ez duzu behar.
• Babes zaitez eguzkitik, luzaro eguzkitan egoteak izan ditzakeen ondorioak saihesteko.

Azken albisteak

Aena 2025eko Donostiako Zurich Maratoia lasterketaren babeslea izango da

Donostiako Zurich Maratoia lasterketaren antolatzaileek babesletza-hitzarmena sinatu dute AENArekin, Espainiako aireportu-kudeatzaile nagusiarekin, eta Donostiako runningaren hitzordu handiaren babesle ofizial berria izango da. Akordioa Donostiako Aireportuan sinatu zen, eta bertan izan ziren Iñigo Olaizola, Donosti Eventos erakundeko zuzendaria, eta Jose Manuel Sanchez Losada, Donostiako Aireportuko zuzendaria. Lankidetza horrek indartu egiten du ekitaldiaren eta Aenaren arteko lotura […]

Irakurri gehiago

Zurich Segurosek 2028ra arte luzatu du Donostiako Zurich Maratoiaren babesle nagusia

• Zurich Seguros-ek lau urterako berritu du Donostiako probarekin duen konpromisoa, eta 2028ra arte lasterketari izena emango dion babeslea izaten jarraituko du.• Donostiako Zurich Maratoia 2016an hasi zen babes honekin, eta nazioarteko proiekzioan mesede egin dio eta Zurich-eko 5 Handien Zirkuituaren partaide egin du. Zurich Seguros-ek eta Donostiako Zurich Maratoiaren antolatzaileek (UTE Donosti Eventos eta RPM SPORTS by […]

Irakurri gehiago

Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoiaren 2025eko edizioan izena emateko epea urtarrilaren 22an irekiko da

Azaroaren 23an, igandea, jokatuko da lasterketa, eta bi distantzia izango dituzte aukeran korrikalariek: maratoia eta 10 kilometroko lasterketa. Ilusioak berrituta abiatuko da Donostiako Nazioarteko Zurich Maratoia datorren asteartean, urtarrilak 22, izena emateko epea zabalduta. Espainiako bigarren maratoi zaharrenak iazko “sold out” kartela zintzilikatu eta 10.500 parte-hartzaile baino gehiago lortu nahi du. Hirugarren urtez jarraian, Zurich […]

Irakurri gehiago

Title Sponsor

Main Sponsor

Institutional Partner

Official Partner

Charity Partner

Media Partner